Espainiar nazioko familiak arriskuan?!
Telebistako bostgarren kateak atzo, urtarrilak 12, Espainiar nazioko familien arrisku egoerari buruzko mahaingurua antolatu zuen. Bertan, homosexualitatea eta alarguntze espresa izan ziren eztabaida gai.
Suposatzen da, aro moderno honetan jada sartuak gaudela eta gizartea modernizazio horren aldeko agertu dela. Emakume bi edo gizonezko biren arteko adopzioak, hezkontza homosexualak, gizarte balorapena... Baina, guztia hain asimilaturik baldin badago, zer dela eta ari dira oraindik honelako eztaibaidekin? Arinago pentsatu behar!
Hala eta guztiz ere, laister ospatuko diren hautezkundeei begira, Mariano Raxoik, bere propagandan, kontseilu antzerako bat sortuko duela ziurtatu du honelako gaien inguruan, hau da, orain arte lortu den guztia prozesu atzerakoi baten bidez deuseztatuko duela.
Zorionez, bostgarren kateko programan, hasierako baieztapen horren aurka agertu diren kolaboratzaileren argudioak oso indartsuak eta pisutsuak izan dira. Ea espainiar burugogor horien usteak behingoz argitzen diren: Familia gauza MORALA da eta ez FISIKOA.
Ez dago atzera bueltarik!!
Gaurkoa, blog honetan idatziko dudan azken albistea da. Espero dut ongi pasatu izana gure eztabaidekin.
Agur pipermin jarraiztaile hori, hurren arte!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: