Ikusi arte!!!!!!!
Azken lau hilabetean blog honek, niregan albisteek sortu dituzten sentimenduak bildu ditu. Agenda pertsonal moduko bat izan da non nire ideiak, amorruak... batzuetan, barregurak erakustea izan dut helburutzat. Egia esateko ez da lan zaila izan, zorionez batzutan eta zoritxarrez besteetan mundua albisteez betea dagoelako. Atzo gerra, gaur athletic-en garaipena ( espero) eta bihar? Itxaron beharko.
Blog honek erreflexiorako bidea zabaldu dit, askotan eztabaidarako hobeagoak izan diren gaiak irakurri ditut baina ikusita partizipazioa ez dela oso nabaria izaten txoko hauetan nahiago izan dut ideia alboratzea. Eta, gai sinpleagoei ekin diet, nahiz eta batzuetan tentazioan jausi.... parkatu!!!! Ezin da ukatu mikro-kazetari jarioa....!!!!
Hala ere, nik uste dut ondo etorri zaidala hemen idaztea eta pena izugarriz utziko dut tarte hau. Horregatik, benetan, eskerrik asko piperminak eta nork daki? Izan leike berriro ikustea.... igande erresaka baten askotan legez edo behartuta ( ez dut uste, ez da notarik jokoan). Laster arte!!!!!!
bYE BYE LOVE!!!!!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: