Post - Urduritasunak
Gabonak etortzeko hainbeste denbora itxaron dugu eta orain, primeran igaro ondoren ,badoaz, errukirik gabe. Jan, lo, jaia egin.... hau izan da aste bi hauen errutina. Hala ere, errege bisperan guztioi sartzen zaizkigu urduritasun berdinak: "Bi egun barru, berriro ere klasera joan behar naiz eta ez dut astia aprobetxatu ezertarako ere ez".
Esaldi horren ostean, nire denboraren ekonomizazioa dator, hau da, asteko orduak zelan bananduko ditudan ikasteko, lanak egiteko.... eta beste hainbat ardura betetzeko. Ze bai, lagunok, nire bizia ikasketetan oinarritzen da, gutxi axola zait beste guztia. Hilabete honetan, bidertu egin beharko naiz. Orain arte, ez dudalako tuttik ere egin. Ordea, beti lortzen dudanaren esperantza dut. Noizbait, kriston letxea eman arte, hurbil ikusten dut momentua....
Eta badakizue zer?? Ez badugula lortzen oraingotan, hurrengoan lortuko dugula. Eta garrantzitsuagoa dena, ez duela merezi larritzea. Ez duzuenean gainditzen, pentsa ezazue, beste batzuk txarrago daudela, no- nor hil edota etxean desgraziaren bat gertatu zaiela. orduan, zure pena ezta horren handia izango eta askoz ere zortedunago sentituko zara. Hor duzue nire gomendioa , probatu ze benetan funtzionatzen du. Beste modu bat, azterketak amaitu eta hurrengoko jaian Vodka botila batean itotzea da. Baina, nahiago dut lehena. Momentuz, gaur, nire azken farra botako dut!!!! Eta denetaz ahaztuko naizela ziurtatzen dizuet.
Beste baterarte!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: