3,2,1 Kontsumitu

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-12-24 12:11

 

Urtero legez badira gabonak gure artean. Aurten ere kolorezko bola xarmangarriak hemen daude, olentzeroren kapela ere sarreran da eta jaiotzak etxeko atari askotan daude. Gabonak heldu dira bai, irri gehiago kalean baina diru gutxiago patrikan.

Horrela da garai hauek heldu orduko nolabaiteko kontsumismo nahiak inbaditzen gaitu eta sare boteretsu honetan galtzen gara. Langostinoak 44 eurotan eta gustora erosten ditugu gabonak baitira, okel zati puska bat 50 eurotan eta atsegin handiz gainezka egiten duen supermerkatuko karritoan sartzen dugu. Halaxe da gabonak heldu orduko kontsumismoak hiriak, etxeak eta hozkailuak hartzen ditu.

 

Betiko tradizioa gaurko kontsumismoa. Badatoz, badatoz, olentzero, erregeak eta patriketako txanpon irudiko zuloak ere.

 

 

Segi pipermintzen!


Utzi iruzkina: