On egin!
Gabonak bazkari eta afari ederren sinonimo dira, baina hala ere komeni ez zaizkigun hainbat elikagari irensten ditugu ere. Janari koipetsuek ez digute bat ere onik egiten eta sarritan arazoak sortzen dizkigute, beraz ahoa zaintzea baino ez dago.
Osasunean adituek argitu dutenez gabonak amaitutakoan pertsona bakoitza bataz bestez 2 eta 4 kilo bitartean gizentzen da eta hauek galtzeko 6 hilabete luzez kirola praktikatzea edo dieta bat jarraitzea gomendatzen da. 6 hilabete ahoa zaintzen, 6 hilabete gorputzan barneraturiko soberakinak aldentzen. Hala ere, prozesu luzea eta gogorra da eta pertsona askok ez dute lortzen eta hortaz urtero-urtero gehiago gizentzen doaz. Etengabeko erruleta balitz bezala kirola praktikatzen ez duten pertsonen osasuna soberakinez apaintzen da.
Piperminok badakizue, gabonak bukatu eta astelehenetik aurrera denok kirola praktikatzera lehengo piura ederra berreskuratzeko!
Besterik gabe, segi pipermintzen!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: