Surprise!
Gaur goizean altxatu eta hara zer agertzen den egunkariaren azalean, "homosexualitatea batzuetan bizio bat da, pederastia modukoa", "Pederastiaz hitz egiten, sarritan umeek probokatu egiten dute" Aho zabalik geratu naiz. Hitz gozo hauek Tenerifeko gotzainak isuri ditu, bai bere eserleku ederretik gizartea den itsaso zabalera isuri ditu. Bernardo Alvarez du izena tipo edo izaki honek, eta nahiz eta eskubideen eta askatasunaren mendean egon, irainez beteriko berbak gustora plazaratzen ditu.
Arraroa da, eskubideen mendean egonik, erregeen kontra aldarrikatzen diren oihuak isunez jantzi beharra eta aldiz gizarte osoaren kontra egiten duten hitzak eta ohiturak lau haizetara inongo beldurrik gabe kaleratzea (oraingoz behintzat). Bai, baina halaxe da, botereak edo diruak oro kontrolatzen du. Hitz hauek nork esaten dituenaren arabera, batzuek zigor latza jasotzen dute eta besteek maitasun osoz eginiko katilu bete txokolate bero.
Bai halaxe da demokraziaren aroa, gogorra eta ulergaitza!
Nik deklarazio hauen inguruan, gauza bat esango nioke gotzain honi:
- "Excusatio non petita, acusatio manifesta"
Besterik gabe, segi pipermintzen!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: