24 ordutan 30 mezu
2007. urtea agurtzen duten gabon zahar hauetan marka berria haustekotan gaudela ziurtatzen dute mugikorraren inguruko kontsumoko frogek. Izan ere, datozen 24 orduetan pertsona bakoitzeko 30 mezu bidaliko ditugula aurreikusten du ikerketa honek nahiz eta nik neuk behintzat, beste hainbesteren moduan, ez dudan 30 mezu bidaltzeko asmorik.
Mezu kopururik handiena nerabeek bidaliko dituztenaren ustea du ikasketa honek, gabon sasoian gure mugikorretara propaganda moduan heltzen diren argazki eta mezu dibertigarrien aurrean ahulenak direlakoan.
Egia esan guztioi guztatzen zaigu gabon mezuak igorri zein jasotzea. Baina askoz eraginkorragoa da batzuetan telefono dei sinple baten bitartez familia edo lagun talde osoa zoriontzea. Beraz, zuok ikusi, otsoari jaten eman edo arreta handiz ibili mugikorraren bitartez egiten duzuenarekin!!
Nik momentuz bloga erabiliko dut zuok agurtzeko:
Zorionak!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: