Belarriek eztanda

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2008-01-13 14:16

Mahai inguruetan sortzen diren tertuliak atseginak eta interesgarriak izaten dira gehienetan. EITBk "Pasalo" saila igortzen du egunero bazkaldu ostean. Gaiak gaurkotasunez horniturikoak dira eta bertan parte hartzen duten kolaboratzaileen artean arlo desberdinetako pertsonaiak daude. Batzuekin ados, beste batzuekin erabat desados, baina hortarako dago errespetua, honelako sailak emititzen jarraitzea ahalbidetzen duen oinarrizko eskubidea. Hala ere, programa honetan badago beste mundu irreal eta atzerakoi bateko pertsona bat, Paloma du izena. Beste egunean, ezkontza homosexualen inguruan eta abortuaren inguruan hitz egiten zeudelarik, berak zera esan zuen "Oraindik nire kanarioa eta neure txakurra ez dira nire familiaren parte, beraz homosexualek ezkontzerik badute nik ez dut gizarte honen zati izan nahi..."

Txalo bero bat aspaldian entzun dudan berbaldirik tamalgarrienarentzat! Palomak ez du ulertzen, pertsonek libre bizitzeko eskubidea dutela eta diktaduraren garaiak aspaldi desagertu zirela. Horrez gain, mahai inguruan bakarrik sentitzen dela aitortu zuen...Gixarajua! Lur zati eder bat erosiko diogu ilargian edo planeta ezezagun batean hemendik ostiko batez alde egin dezan ez baitu gizarte honen parte izan nahi.

Halaxe da alderdi ustelek txotxongiloak erabiltzen dituzte gizartea pozointzeko eta Paloma gixarajua antzerki taldean aintzina sartu zen...

 

Paloma, ziur egon planeta ezezagun hortan zaudelarik, gu zoriontsuagoak izango garela!

 

 

 

 

 

 

Piperminok agur eta beste bat arte! Zoriontsuak izan!


Utzi iruzkina: