Morboaz damu

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-10-27 12:05

Orain astebete gure telebistako pantailak eraso arraziztez bete ziren. Bartzelonako tren geltokian suertatutako ekintza ez zen kasualitate izan, gizarte ustel honek dakarren arazo larri bat baita. Gaur egun bizi dugun gizartea sustraietatik pozoindutako erakunde bat da, kosmopolita izateari ateak gogor zerratzen dizkiona. Treneko ekintza burutu zuen astakirtenak kartzelan egon beharko luke, baina ez, gure gizarteak dena parkatzen daki eta errieta egin barik, bere lagunekin "pote" batzuk hartzeko eskubidea helarazi ere ez dio egiten.

Hala ere, komunikabideak ekintza bortitz honen irudiak jarri dituzte momentu oro, morboa areagotuz. Pertzepzioa galdu dugu, komunikabideak zertaz arduratu dira, neskaren egoeraz? edo astazakil hori entrebistatzearen morboaz? Erantzuna argi dago, eta azkenean pertsonaia mediatiko bilakatuko dute eta hemendik hilabete batzutara gauzak honela jarraitzen badute, Ana Rosa Quintanaren saioan ikusiko dugu ergel hau, kulturaz gainezka egiten duten gaiak jorratuz beste kultura zale askorekin. Bai eta gero morboaz damutzen gara baina egungo egoera horrelakoa, eta audientziak dirua sortzen du.

Amparanoiaren abestiak zioen bezala, "Hacer dinero con lo que sea..."

Damu dut gaur egungo gizartearen zati izatea!

Agur bero bat eta segi pipermintzen!


Utzi iruzkina: