Arrisku gehiegi

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-11-05 09:40

Egunetik egunera entzuten ditugu kirolari ezberdinen gaineko berriak eta denek dute zerbait amankomunean, denek dute sustantzia bereziren bat estaltzeko beharra. Bai, halaxe da, atzean gelditu dira kirola bere purutasunean praktikatzen zuten kirolari jatorrak, atzean gelditu dira, odolak oxigenoa bakarrik zeraman garaiak. Orain kirolari askoren odolak beste kolore eta zigor anitz jaso ditu pilula edo "medikamentu" bereziek eragindako efektuengatik.

Orain dela pare bat aste, abiaduraren erregina erretiratu egin zen, bai Marion Jonesek sustantzia berezien menpean ibili ondoren eta akusatua izan ostean erretiroa hartu zuen. Bai kirolari bikain honek, medikamentu arraroen koloreaz zikindu du bere izena,  iluntasunean amilduz. Atzo ordea, Martina Hingis tenislariak "jubilazioa" hartu du kokaina hartu zuela onartu ostean.

Zer gertatzen ari zaio XXI. mendeko kirolari, ez al da kirola bere purutasunean praktikatzen duen inor? Seguruenik izango da, baina hala ere, lehiakortasuna hain garrantzizkoa den garai hontan, sustantzia debekatuek lehiakortasun hori apurtzeko eta garaipena lortzeko aukera eskeintzen dute.

Dena arriskupean...

Besterik gabe segi pipermintzen.



Utzi iruzkina: