KONTZIENTZIA

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-10-17 12:01

Entzundako azken bitxikeriari  ekingo diogu gaurkoan. Mutil gazte batek 21 puntu galdu ditu kotxea mozkorrik, drogatuta eta 175 km/h- ko abiaduraz gidatzeagatik.  Gu gazteak gara eta gai honen inguruan kontzientzia hartzearen beharra azpimarratu nahi dugu. Mota honetako mutikoek gazteen irudia eta heldutasuna ipurdi behera jartzen dute. Baina, zer lortzen du mota honetako gazte batek kotxea egoera horretan hartzean?

Arinago heltzea etxera? Jaiaz gehiago disfrutatzea? Bueltan lagunen bat edo konkistaren bat ekartzea? Guzti honek merezi ote du, edozein kurbatan heriotzak bere magalean hartzeko zelatan dagoenean.... Bakoitzak bere barnean badu erantzuna. Normalean piperminok bitxikeri barregarriei egiten diogu lekua gure txokoan, baina gure mihiak ere izan behar dute kritikoak egoera hauen aurrean. Albiste hau kuriosoa izateaz gain, gogorra eta zuzena delako gure adineko pertsonentzat. Denok ezagutzen dugulako norbait kotxean kamikaze hutsa dena.

Piperminok, ikusten duzuenez, gatza edozein lekutan botatzen dugu. Beraz, adi ibili lagunak!!!!!!!! Hurrengorarte!!!!!


Utzi iruzkina: