Pop musika bizigaitzat...

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-10-18 17:52

  Bai, guztiok dakigu nor den, atsegin ala ez noizbait entzun ditugu bere abesti "fashion"ak. Horrez gain, bideoklip erotiko-arriskutsuez gozatzea eta Pepsiaren botere miresgarriak errepidean frogatzea du atsegin Pop-aren printzesak. Britney Spearsek, bi ume erditu ondoren bere senarraz banantzea erabaki du, bai halaxe da, "printzesa" xelebre honek bide berriak hasteari ekin dio, dibortzioa eskatu eta autoan "ihes" egin du orain arte bizitakoa ahantziz, nolakoa izango dira hartuko dituen bideak?gurutzatuak?bihurgunez beterikoak?ala substantzia ezezagunez apaindurikoak? Baina ez hori bakarrik, gure lagun maitakorraren zorigaitza ez da hor amaitzen, bere senar ohiak denuntzia bat jarri ondoren, abokatuek bere seme bien ekisaindua kendu egin diote alkoholemia tasa aztertu ondoren.

Hala ere, gauzarik latzena ez da hemen geratzen, joan den astelehenean bederatzietako berrietan, Tele 5on konkretuki, berri gisa eman zuten Britney Spearsek bere semeen kustodia galdu zuela.....zoratzen al gaude? Nolatan eman daiteke pop abeslari honen berri zeken hau berrietan? Lehentasuna duen notizia al da akaso?......Benetan mundua gero eta ulergaitzagoa da, eskerrak piperminok gure sen ona eskeintzen dugun, bestela...

Besterik ez, aprobetxatu urriko arratsalde eder hau eta utzi alde batera gizartearentzat kaltegarri diren "pertsonaiak" . Hauek bai benetako kutsadura.

 

"Oop`s I did it again..."


Utzi iruzkina: