INKULTURA BOTERERA

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-10-23 12:40

Gaur, intelektual patologikoei buruz hitz egingo dugu. Zergatik? Nazkatuta nagoelako euren harropuzkeriaz. Beti uste txar horrekin, kulturak bakarrik bideratzen gaituela garaipenera. Askotan gertatzen da herri xeheak ez dituztela ulertzen eta ez ulergarritasun horrek gainetik begiratzea ahalbidetzen dizkiete. Jainkotasun izate bat jaiotzen delarik euren barnean.

Seguraski, eurek amesten dute gizarte baten non Nerudaren olerkiak aldizkari  arrosak ordezkatzen dituzten eta " la 2" kateak audientzia maila altuenak gainditzen dituen.... Baina ez jakintsu maiteok, oraindik mundua inkultuen eskuetan dago. Ez dugu gustuko Pucciniren " La boheme" opera baina bai ordea Serraten kontzertu on bat. Ez gara Shakespeare ulertzeko gai baina bai gozatzen dugula Garcia Marquezen errealitate irrealarekin. Eta horregatik gutxiago al gara?

 Beste egunean, aldizkari arrosa kutre bat irakurtzen nenbilen. Bai horixe, Cuore-a zen zehazki. Eta egia esateko, eguna aldatu zidan. Unibertsitateko egun penagarri , inozo eta aspergarri baten ostean,  bus bizibakoa hartu nuen eta herrira heltzean uste nuen ez zegoela ezer egun trakets hori aldatuko zuena. Baina ez, aldizkaria erosi eta ikusi nuen Paris Hiltonek ez zeramala kulerorik eta Olivier Martinezek  txarri baten antzera jaten zuela . Eta orduan pentsatu nuen, zergatik egingo diot uko ezezagun dudan bati kritika egitea?Edo, zergatik ezin dut gozatu txikikeri hauetaz? Poztu egiten banauten...  Eta ez dut erantzunik bilatu. Horregatik inkontinentzia kulturala duten horiei euren liburuetan murgiltzea aholkatzen diet, nik bitartean, nire mundu ez jakintsu, lasai eta pozgarri honetan jarraituko dut.

EUREKA!!!!!!!!!!!!


Utzi iruzkina: