Bonbardaketari stop!
Badatoz, badatoz. Kontuz eduki, itzali telebistak, jadanik hurbil daude eta, sentitzen ditugu, beraien zarata lazgarriek laztantzen gaituzte, berandu da. Hemen daude, gure artean. Urtero legez barrena sartu zaizkigu.
Pinu artean ezkutaturik, urrezturiko kanpailen atzetik, atarian daude atea noiz ireki itxaroten. Bai beraiek dira, gabonetako film martxosoak. Urtero gai berdinak jorratzen dituztenak, entretenigarriak, maitakorrak.
Gabonak heldu baino hilabete lehenago, haizeratuak izaten hasten dira bizi dugun giro paregabea ederreztuz. Dena polita, dena ederra, Santa claus maitakorra beti hain atsegin... Palomitak bezala sortu eta plazaratzen dira, bata bestearen atzetik, segidan, atsedenik gabe. Baina jendeak atsegin ditu, polita baita gabonak horrela maitatzea, santa clausen kapel bereziarekin, renoz hornituriko ukuilua zaintzen dugun bitartean.
Amerikanizazioa akaso? Ez, gabonen xarma da!
Aberatsen xarma? Ez, anestesiaturiko kulturarena baizik!
Zein zoragarriak diren film hauek, berdin-berdinak baina bakoitza bere ikutu bereziarekin. Badaezpada nik telebista itzaliko dut, palomita legez eztanda egingo baitut eta!
Besterik gabe segi pipermintzen!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: