Glamourraren erregina?

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-10-09 19:03

 

Gure lehenengo pipermina, glamourraren erreginari eskeiniko diogu, egunero telebistako programazioa kulturaz betetzen duen dama hau omenduko dugu gaurkoan. Bai bera da, Ana Rosa Quintana, azkenaldian lanez lepo, nekatuta etab...dagoenez bere esaldiek polemika sortu dute gizartean, horien artean bitxi hauek aurkitu ditzakegu:

1- Berak eramaten duen programan (AR) poligraforik ez zutela onartzerakoan, zera esan zuen: "Beltzak gara edo?" Bai horixe!, berdintasunaren eta tolerantziaren aldeko aldarrikapen hutsa! Hori bai estiloa eta glamourra...

http://es.youtube.com/watch?v=ranM_haD_ok   Hemen duzue momentu hontaz gozatzeko aukera!

2- Horrekin batera, programan, "Gran Hermano" -ren inguruan hitz egiten zebiltzala, kolaboratzaile batek hurrengoa esan zuen" Telesailean musulmandar bat dago eta honek Mekara begira errezatu behar du, iparorratz batez baliatzen delarik".Gure damatxoak hau entzutean zera azpimarratu zuen: "Iparrorratza? nolako lelokeria guztiok dakigu Meka iparraldean dagoela!"

Horregatik gure lehenengo pipermina, komunikabideetako dama honi eskeiniko diogu, komunikabideen objektibotasunaren alde lan egiten duen profesional honi!

Hau bai kazetaritzaren purutasuna!

Besterik gabe, segi pipermintzen!


Utzi iruzkina: