Iraganak ez du ahazten
Piperminakeko gaurko atala neska miresgarri honekin hasiko dugu. Zergaitia? Oso erraza, bere kazetari papera goraipatzea. Bere lan ibilbidea, beti zuzendu izan du umorearen alderdi arriskutsura. Askotan txiste errazetara jotzen duen arren, esan behar da bere grazia duela. Esango genuke, proeikzio handia izango duen kazetari batez ari garela. Honen adibidea, azken urtean irabazi dituen sari mordoa " se lo que hicisteis" saioagatik. Saio honetan emakume honek zenbait kolaboratzaialerekin batera gizartean ematen diren gertakizun bitxiei buruz hitz egiten du, gehienetan burla edo mofaz baliatuz.
Baina beti izan al da emakume hau horren arrakastatsua? Ez lagunok, piperminok gure " Patri"ren iragan ezkutu hori bilatu dugu. Ikus itzazue kazetari batek kontratu bat galtzeko jarraitu behar dituen pausoak:
- Txiste ezin txarrago bat kontatu, tonta itxuratan.
- Ez dakit noren kanta bat abestu ( Isil hadi neska!!!!!!! )
- Zer dakizu eszenatoki baten gainean egiten? Aurkeztu izango litzateke erantzunik egokiena ezta? Ala ba ez, gure "Patri"k nahigo du PATINARRR (burpil gainean, hori bai)
- Eta amaitzeko, pasarela eta "bailoteo". Hori bai, sexy, sexy.
http://www.youtube.com/watch?v=XiajuBoH9U0
Ez dakigu, zein izan zen bere helburua casting hori egin zuenean, baina seguru lana lortzearena ez zela. Horregatik, askotan bere programan jendeari barre egiten dionean atzera begiratzea aholkatuko genioke. Iraganak oroimen izugarria duelako eta piperminok handiagoa oraindik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: