Arkitekturaz ezer gutxi dakidan arren, miretsita begiratzen diet ohiko erlauntz itxurarik ez duten baserri eta etxeei. Ederrak dira kanpotik ere, bizitza dakartelako gogora, bertakoen pozak eta atsekabeak, eta baita heriotza ere, txandakatzea antolatzen eta bideratzen. Gutxitan segitzen du han bizitzen hura estreinatu zuen inork.
XX Gure gaxokatzerat jina bazarete, atea zabal-zabalik duzie, baita ixtapea ere. Ez zaizue doluturen. Eia, eia, halaxe gure jokatzerat heldu bazarete, edo halaxe ez baina bai gureki atsegin ukaiterat, guri atsegin -eta sosik- emaiterat, sar barnerat, ez bara kanpoan. Sar ! Sar ! * Lorius gara egun, ukan baitugu klient gutti eta haien sakoletarik sos aunitz. Halako olerkari taldea ukan dugu. Lauaxeta kalitu zuten, dila lauretan hogoita hamar urte egunez egun. Haren omentzeko, gutarterat jin dira, etxeko oro haiendako, etxea bi orenez hetsi et...
Katuari galdetu nion ea egia den zazpi bizitza dituztela. -- Zuek asmatutako ergelkeria da hori -erantzun zidan-. Eta zazpi bizitza bagenitu, guztiak beharko genituzke gizakiok eragindako okerrak zuzentzeko. Katuaren erantzuna entzunda, zera pentsatu nuen, gizakiok zorionez burmuin bakarra dugula, eta ez zazpi. Bernardo Kapanaga
ILARGIARI Ze klarki, zuri eta garden argitzen duen ilargiak gaurko gaua! Xalotasun kandida nola, orbanik gabea. Dena duzu ikusten, hilkor guziak, munduan bizi diren denak, haien minen lasaitasun bila zure argi zuria eskean. Batzuk min kontsolagarri, Bertze batzuk zurekin dastatzeko altxapeko abenturak eguzkitik ihes, lekuko salatzaile. Ni lastozko ohatzean, zu arrosa eta lumazkoan, egia zion erran zuenak, amildegi bat dagoela nire miseria eta zure fortunaren artean. Abuztuak 12 eklipsea Galizian ikusi nuen, ederra izan zen....
Kategoriak
Azken iruzkinak
2026-02-16 08:57 #1
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #3
2025-12-16 14:17 #4
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #6
Ergelkaria
Fucktotum
Txistu y TamboliƱ
Hezitzaile bat sarean
Doike!