Euskal blogarion komunitatea

Sortu zure bloga aitaren batean

Erraz, euskaraz, doan

Sortu kontu berria Gehiago jakin

Durangoko Azoka gerturatzen ari den honetan, hona hemen 2026ko euskarazko literaturako liburuen behin-behineko zerrenda. Kantitatearen aldetik, bederen, ez dago aitzakiarik. Oharrak: 1) Parentesi artean ageri dena Berria egunkariak liburuaren berrieman zuen eguna da. 2) Itzulpenak ere euskal literatura dira, jakina, baina zerrenda honetan euskaraz sortutako eta lehen argitapena hala izan duten liburuak baino ez dira agertzen.   1. Eleberria AGIRRE, Alaine: Mila hilekoren erreka. Donostia, Elkar, 2026 (2026-11-04). AGIRRE, Joxean: Mio marito deitzen zion. Donosti...





  IV Bestak dira eta herriko plazan naiz, bai baita kantaldi. Oroit naiz burrasoek plaza hunetako dantzaldian berant artio egoiten utzi ninduten lehen aldiaz. Zena zen, haiek herrian gaindi zebiltzan, harat-hunat ibilki ziren.    Gaur nihaur naiz. Ondoko herriaren ondoko jende parrasta bat bada, neska parrasta bat. Alta, ez dut gogatu gogo: barda guziz beroturik bainintzen, idiarena jo dut, ezin salda handirik eman balizko neskari, zuhur nintzaioke...    Urrundu eginen naiz. Bertze karrikako bi ostatuak zabalik dira, bertan jende gutti eta plazako musikaren...














Mundu zabalean gertatzen ari zenaren inguruko ezagutza urriz irudikatzen ditugu gure aitona-amona eta arbaso baserritarrak, auzotik eta herritik haragoko informazioa jasotzeko biderik gabe munduaren martxaz jabetzeko ezinduta. Geu ere, neu bai behintzat, ez al gaude ezagutze eta jabetze falta horretatik gero eta gertuago? Ez orain, gure kasuan, albiste eta informazio faltaz, jakina; albiste eta sasi-albiste, informazio eta sasi-informazio maiz kontrajarrien betekadaren ondorioz baizik.