The Indezents bloga >>

Ezkerparetako alper puta horrek ez dio blogari egur gehiegi ematen baina ematen duenez ez du denbora alperrik galtzen. Ezkerra, Oliba Gorriak talde markiñarreko kitarrajolea dugu eta orain gutxi, Durangoko azokan, kaleratu zuten gaur egun kontzertuz kontzertu aurkezten ari diren diska berria: Bake faltsuari gerra. MusikHerria disketxe jaio-berriaren sinadurapean kaleratu dute lana denbora askoz disketxe berri honen proiektuan buru belarri lanean ibili ondoren Jatorri ska-laria duen taldea da Oliba Gorriak. Argi eta garbi geratu zen influentzia hau “Ogi gogorrari agin zorrotza!” izan zen ber...


- Hi, bakarrik geratzen ari gaituk- esan zion Holdenek Charlesi Peter eta Wendy basoko hariztien artean galtzen ziren bitartean. - Bizitzaren bidea ere ibiliz egiten dek eta askotan norantza ezberdinak izaten ditiztek. Amodioa bi norabideko gezia den moduan, bizia, mila norabideko reaktore nuklear puta-seme bat dek Charles. - Ez ote ziguk aurpegian lehertuko… Erabat desagertzeko minutu pare bat falta zitzaizkion eguzkiak, tonu beroz zipriztintzen zuen aurrean zuten hariztia; laranjak, gorriak, marroiak. Atzekaldera begiratu ezkero ordea, ilargiak bere iluntasunezko poltronatik desafio egite...


Pekatari izateari utzi diot! Beno, pekatari… zineari dagokionean, pentsamendu lizunena ez dut erabat kontrolatu oraindik. Kontua da, berandu bada ere, Citizen Kane ikusi dudala. Beti entzun izan dut Orson Welles gaztearen lehen film hau historiako hoberenen artean dagoela eta gaur egungo Jainko berri paganoetako bat den e-muleri esker, nire eskuetara iristea lortu dut. Benetan gustatu zait eta egia esan nahiko harritu nau honek. Gaztea naiz (komillak utzi egingo ditut) eta ikusi ditudan filme zaharrenak ez dira ni baino askoz ere zaharragoak.  Gaur egungo filmak modu zehatz batean daud...


- Ze hostia pasatzen dek! Kanpotarra besterik ez zagok herri honetan! Lehen etxetik lanerako bidean herriko jendea besterik enian ikusten. Orain ordea, moro, beltz, sudaka eta errumaniarra besterik ez zebilek kaletik! - Bai, hegazkin bidaiak asko ari dituk merketzen… - Deskontrolatua zagok! Gainera… asko lapurtzera besterik ez dituk etortzen. Etxean ezer ez dutenez, hona etortzen dittuk bazeukiaunai gurea kentzea. Zerbait egin beharra zagok! - Han etzeukiek ezer? Eta zergatik? Agian galdu egingo ziaten… - Egunero kontatzen die zeoze telebistan; banda antolatuk, Latinkinak eta ez dakit zenb...


Ur baso bat gainera erori zitzaionetik ez dago mirari handietarako baina memoria lehenengo egunean bezelaxe du. Nik ere ahaztuta nuen orain urte pare bat idatzitako hau: Bazatoz eta ez dakit Aurrean zaitudanean zer egin Zure ile mardula, haizearekin dantzan dabil Eta ni, dantzatzen nauzu zure hitzen doinuarekin Begirada lausoak, mugimendu ixilak, irri itsuak Eta ni, hor, zuri so, gure txanda noiz iritxiko zain Zenbat gauza esan ditzakedan Eta zenbat ixildu Esperoan esperantza galtzen Zure konpañiaren tranpan Eta ni, enaiz zure bila irteten Aurkituko zaitudanaren arriskua baitago Arrisku hor...


Klasikoak nahasten jarraitzeko gaur klasiko handi bati helduko diogu, batzuk esaten dutenez handienari: Elvis Presleyri alegia. Egia esan, ez dut bere musika gehiegi entzun eta kantu mitikoak besterik ez ditut ezagutzen. Hala ere, kantu honen birmorldaketa hau latza da. Telebistako iragarki batean ezagutu nuen eta kostatuta bada ere (ez nekien ez abestiaren izenik ezta nahaslariarenik ere) aurkitu dut youtuben. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.


Dagoeneko martxan da Imanol Aizpuru besaindarraren lehen exposizioa orain bost bat hilabete artearen munduan bizia bilatzera joan zen tipo bat besozabalik jaso zuen Bartzelona inguru hartan. Gure Imanol tipo handia da, sekula ezagutu dudan marrazkilaririk hoberena izateaz gain. Gainera, erabateko artista dugu Imanol, aura berezi bat duen tipo horietakoa, magikoa. Ezagutu bezain pronto konturatzen zara mundutik ankapunttetan pasatuko ez den horietakoa dela Imanol; marrazkilaria, musikaria eta lagun ona. Azken hauxe da hala ere harrotasunez gehien betetzen nauena; laguan dudala alegia, h...


Gaur, urtarrilak 15, lehen ebaluazioko azterketak hasten dira eta ongi hasteko, filosofiako azterketari aurre egin beharko diogu eguerdiko ordubietatik aurrera. “A priori” ez du beldur gehiegirik ematen partzial bat besterik ez baita (komenigarria izaten da azterketei beldur pixka bat izatea, zenbat eta konfiatuago…). Gaurko azterketan lehen gaia besterik ez zaigu sartzen: Munduko erligioak. Hala ere, ez da nire intentzioa mezu honetan gure azterketen kronika egitea. Kontua da, gaiaren barruan Budismoari eskainitako zati bat izan dugula eta egia esan, nahiko deskonzertatuta utzi nauela. Bet...


Beti izan dut gustoko jolastea. McGiverren moduan goma bat eta boligrafo tapa batekin izugarrizko juerga botatzeko gai den horietakoa naiz (ikus aspertzearen ondorioak). Onartzen dut hori dela gaur egun egiten dudan kirol guztia, baina ez da beti horrela izan. Umetan gustoko nuen kirola egitea. Kalse ostean eskolan geratzen ginen arratsalde osoan zehar futbolean jolasteko. Hori gutxi balitz, asteburuetan ere eskolara joaten ginen futbolean jolastera baina orduan itxita egoten zen. Eskolako sarreran, metal granatezko ate izugarri bat zegoen (orain ikusi ezkero txikiagoa izango da ziur) bain...


Nahastu, nahastu eta nahastu. Horrela ibiltzen gara normalean hortik zehar bazterrak nahastu eta nahastu. Etxean, nahasten; sukaldean, nahasten; kalean… zer sanik ez; kiroletan, gutxi (bihar hitz egingo dugu horretaz) eta klasean ere, ba nahasten noski. Hala ere, sona txarra duen hitza da nahasketa: Berezko forma duen zerbait hartu eta aldatu, beti ere beste elementu batzuk gehituaz, eraldatu alegia. Zerbait idatzi duzu eta zuzentzailearen eskuetatik igaro ondoren beste gauza bat da, nahastu egin dizute egindakoa, jada ez da zuk kontatu nahi zenuena (hori ez da blogetan gertatzen, eskerrak...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!