The Indezents bloga >>

Hemen duzue azken Bta eta Bata.


Aitortzen dut, zaila da ni mendira eramatea (beno, mendira edo ibilaldi puta batera). Gainera, normalean mendira edo kirola egitera ez joateak forma puntu kaskarra eskaintzen du eta horrek aldi berean, mota horretako planekin bat ez egiteko aitzakia ezin hobe bat. Hala ere, onartu beharrean nahiz baita ere, txango bat egin ostean gorputza zeharkatzen dizun sentsazioa ederra dela. Bi errealitate hauek medio, noizean behin animatzen naiz espedizio txikiren batera, beti ere, pasatu gabe. Igande honetarako Urederrera joateko gonbitea egin zidaten eta nahiz eta hasieran ez nuen oso garbi ikusi, ...


Gauza on asko ekarri dizkigu Jazpanak azken urteetan baina nabarmenena, bidean egin ditugun adiskide eta harremanak izan dira zalantzarik gabe. 2012ko Jazpana euritsuan ederki pasa genuen baina horretaz gain, hilabete batzuk lehenago internet bidez bakarrik ezagutzen genuen jendeari aurpegia jartzeko aukera eskaini zigun. Usopopeko jendeaz ari naiz eta egia esan, jaso genuen lehen mezutik zirrara ikaragarria sortu zigun Iparraldeko jaialdi txiki bezain handi honek gure jaialdia ezagutu nahi izateak. Arima berdina duten bi jaialdi dira Usopop eta Jazpana eta ziur naiz, hainbeste aldiz azaldu...


Low cost. Makina bat aldiz ikusi ditut bi hitz magiko hauek Aste Santuko oporretan zehar eta egia esatea nahi baduzue, soberan kezkatu nau. Gogoan dut termino hori entzun nuen lehen aldia. Airelinea berri batzuei lotua iritsi zen nire belarrietara eta ikaragarri poztu ninduen hegaldien demokratizazio iraultzaile hark. Ordurate, garestia zen oso hegazkin bat hartzea eta oso gutxiren esku zegoen, edo oso noizean behin bakarrik egin zitekeen zerbait zen. Demokratizazio horrekin, sekula baino gertuago zeuden Vietnam, Peru edo Islandia. Zeinen ongi ezta? Gerora, krisia etorri zen eta low cost ho...


- Atsaldeon hi! Zer moduz? - Ba erreta, oso erreta!! - Ze pasatzen zaik ba? - Ze pasatzen zaieken? Ez al haiz udalaren azkenekoaz enteratu? - Ta ze in die ba? - Ba txoznak etxe azpian jarri! Gutxi iruituko zaik… - Bueno azpian… Zubin zijotzek ezta? Tabernan ondon. Bazian garaia herrira apur bat gerturatzeko… - Nola? Zoratuta hao hala? - Joe hi… Azken urtetan gertatzen ari ziana ikusita erabat ulertzekoa iruitzen zaiek. Han txokon ahaztuta jarraitu ezkero desagertu ingo zituan azkenen. Joan deken urten dirue galdu zien txozna jarri zien elkarte gehienek… - ...


Azkenaldian spama besterik ez dut jasotzen emailean baina aurreko astean, ikaragarri poztu ninduen mezu bat jaso nuen outlook itxura hartu berri duen postontzian. Borthuzai lagunaren azken alea zetorren bertan eta betiko moduan, zer pentsatua eman dit. Denboraldi oparoa izan zuen orain urte pare bat arte eta The Balderen webgunean ataltxo bat izateaz gain, sari ezberdinak jaso zituzten bere bideo sorkuntza aleek. Onartu behar dut gehienak ulertu ere ez nituela egin baina azkenaldian buruan bueltaka zuen ideia batek nirea ere bueltaka jarri zuen. “Nire aitaren etxea (Revisited)”,...


Entzuten ditudan euskal taldeez hitz egitean nire herritik kilometro dexentera jauzi egin beharra izaten dut normalean. Bidasoa aldera gehienetan eta Azkoitira gertuenera. Horregatik, ohikoa dena baino poz gehiago sortzen du nire barrenean Saioa bezalako kantari batek halako diska puxka bat kaleratzeak. Beasainen jaio zen Saioa 1978an baina Legorretan egin du bizia eta bertakoa da. Goirritarra da tio! Ormaiztegin Amen, Geroh edo Leher bezalako taldeek sortutako mugimendua amaitu ostean, goierritarrok ez dugu harro egoteko kantari edo talderik izan eta lehortutako lur eremu batera bizia ekar...


Guztiok borrokatu gara anaiarekin haurtzaroan. Historian zehar ama guztiei loa kendu dien kontua dugu hau baina denborarekin pasa egiten da. Anaia txikia eta ni behintzat ederki moldatzen gara gaur egun eta sinetsi, gure arazoa ez zen gehiegi borrokatzen ginenik borroka besterik egiten ez genuela baizik. Hala ere, badira kasu batzuk non bandera zuria atera, aizkora lurrean utzi eta anaiak lagun bilakatzeak ezinezkoa ematen duen. Kasurik garbi eta ezagunena Manchesterreko Gallagher anaiena dugu eta bi artaburu hauek dira gaurkoan ordenagailuaren aurrean jartzera eraman nautenak. Grunge gar...


Hemen duzue azken bat eta bata. Ez dizue bizitza aldatuko baina beno, ea bost minutu entretenigarri eskaintzen dizkizuen behintzat...


Beste hainbeste talderen moduan Diegoren bidez ezagutu nuen beti sudur puntan jartzen zaiona egiten duen geinu aragoitar hau. Goierri Irratian eskaintzen zizkigun saio orgasmiko zein aberasgarri haietako batean izan zen. “This is The Beginning of a Beautiful Friendship” diska kaleratu berriarekin azaldu zen estudiora eta “Dead Mum Walking” kantuarekin aurkeztu zigun. Western itxura hartu nion kantu harri eta diska osoan murgiltzen hasi aurretik, kutsu hartako katu gehiagorekin topatuko nintzelakoan nintzen. Akats larria. Bigotten diskografia entzun duen edonork badaki tipo hau etiketatu edo...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!