Sisifo harrijasotzaile

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2013-03-17 19:18

Azkenaldian spama besterik ez dut jasotzen emailean baina aurreko astean, ikaragarri poztu ninduen mezu bat jaso nuen outlook itxura hartu berri duen postontzian. Borthuzai lagunaren azken alea zetorren bertan eta betiko moduan, zer pentsatua eman dit.

Denboraldi oparoa izan zuen orain urte pare bat arte eta The Balderen webgunean ataltxo bat izateaz gain, sari ezberdinak jaso zituzten bere bideo sorkuntza aleek.

Onartu behar dut gehienak ulertu ere ez nituela egin baina azkenaldian buruan bueltaka zuen ideia batek nirea ere bueltaka jarri zuen. “Nire aitaren etxea (Revisited)”, “Harriak eta herriak (Revisited)” edo “Harriak defendatuko ditut” bideoetan garatu zuen eta zuzenki lotua ikusi nuen blog honetan behin eta berriz eta asperraldiraino defendatu dudan baina lasai, berriz errepikatuko ez dizuedan ideia batekin (Nahi duenarentzat hemen eta hemen laburpen bat).

Azken lan hau ere, kontu honekin harremanetan ikusi dut berriz ere baina badakizue, bideo sorkuntza aleek horixe dutela, bakoitzak nahi duena ulertzen duela bertan. Berriz ere, heriotzerarte aldarrikatuko duen “Everything is a Remix” kontzeptuan oinarrituz osatu du bideoa eta aipatu berri ditudan lanetako hainbat elementu berrerabili ditu.

Ikusi eta nire irakasle batek esaten zuen moduan, utzi rebotatzen...

le mythe de sisyphe (sisifo harrijasotzaile) from borthuzai on Vimeo.


Utzi iruzkina: