Azkenaldian spama besterik ez dut jasotzen emailean baina aurreko astean, ikaragarri poztu ninduen mezu bat jaso nuen outlook itxura hartu berri duen postontzian. Borthuzai lagunaren azken alea zetorren bertan eta betiko moduan, zer pentsatua eman dit. Denboraldi oparoa izan zuen orain urte pare bat arte eta The Balderen webgunean ataltxo bat izateaz gain, sari ezberdinak jaso zituzten bere bideo sorkuntza aleek. Onartu behar dut gehienak ulertu ere ez nituela egin baina azkenaldian buruan bueltaka zuen ideia batek nirea ere bueltaka jarri zuen. “Nire aitaren etxea (Revisited)”,...