Joseba Irazoki musikarentzat dena da nire bizilaguna igogailuko elkarrizketei dagokionean. Benetan, ezin duzue imajinatu ere egin zein birtuosismo mailara iristen den. Berritzaile bat da, jakintsu puta bat ! Izen txarra dute igogailuko elkarrizketek eta egia esan, nik ere ez nituen batere gustuko tipo hau ezagutu arte. Ordu berdinean ateratzen gara lanetik eguerdiro eta badirudi gure lantokiak etxetik distantzia berdinera daudela. 13:09etan (minutu bat gora edo behera) garajeko atera iristen banaiz, badakit igogailuan berarekin topatzeko aukera handiak ditudala eta zirrara batek gorputza ze...


Azken iruzkinak