Puto amoa igogailuko elkarrizketetan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2013-11-19 21:00

Joseba Irazoki musikarentzat dena da nire bizilaguna igogailuko elkarrizketei dagokionean. Benetan, ezin duzue imajinatu ere egin zein birtuosismo mailara iristen den. Berritzaile bat da, jakintsu puta bat !

Izen txarra dute igogailuko elkarrizketek eta egia esan, nik ere ez nituen batere gustuko tipo hau ezagutu arte. Ordu berdinean ateratzen gara lanetik eguerdiro eta badirudi gure lantokiak etxetik distantzia berdinera daudela. 13:09etan (minutu bat gora edo behera) garajeko atera iristen banaiz, badakit igogailuan berarekin topatzeko aukera handiak ditudala eta zirrara batek gorputza zeharkatzen dit gaurkoan zerrekin harrituko nauen pentsatzearekin bat.

Bai, hor ari da autoa aparkatzen”. Ni baino maniobra gehiago egin behar ditu autoa bere lekuan uzteko eta ohikoena, atzetik datorrenari ihes egin, igogailuko atea itxi eta etxera igotzea den garai hauetan, nik atea zabalik itxaroten diot “egunon!” irripartsu bat botatzen diodan bitartean.

Bera seigarren solairura doa. Ni ordea, hirugarrenera, baina ez dio axola. Igogailuak -1etik 3ra iristen igarotzen duen denbora nahikoa du ni eguerdiro aho bete hortz uzteko. Tipo behatzailea da, guztiarekin geratzen dena eta eguneko xehetasun txikienekin ere, estatistikak ateratzeko gai da.

(Putoa Amoa) – Egia esan, bagara batzuk egunero igogailu honen bueltan topatzen garenak. Minutu baten gora beheran bat edo bestearekin egiten duzu bazkaltzerako bidearen azken zatia. [1. Solairua]

(Fana: Hau da ni neu) – Ba bai… [2. Solairua]

(Putoa Amoa) – Bitxia da nola autoko giltzak atera edo STOP batean zain galtzen duzun segundu pare baten ondorioz pertsona ezberdina topatu dezakezun egunero… [3. Solairua]

(Fana) – Ba bai… (Miresmen irribarre ahozabal batekin igogailutik ateratzen naizen bitartean).

(Puto Amoa) – On egin!

Badirudi badakiela igogailuak burutuko duen bidaiak zenbat iraungo duen eta horren arabera aukeratzen duela elkarrizketa.

 

(Puto Amoa) – Zer moduz joan da eguna?

(Fana) – Ba nahiko mugitua egia esan [1. Solairua]

(Puto Amoa) – Ez dira txarrak egun horiek ere, errutinako normaltasunetik ateratzen zaituztenak. Bizirik jarraitzen duzula erakusten dizute.

(Fana) – Ba bai… (Mundu berri bateko ateak muturren aurrean ireki zaizkionak duen tentel aurpegiarekin) [2. Solairua]

(Puto Amoa) – Hala ere, ez da txarra izaten egun mugitu horiek ere kontrol baten barnean mugitzea kar kar Ez dugu atsegin biziegi egotea ere… [3. Solairua]

(Puto Amoa) - On egin!

Ez dago gehiago esaterik, puto amoa da eta kitto. Hala ere, pena bakarra dut barnean, ez ditudala sekula 4. edo 5. solairurako elkarrizketak ezagutuko...


Utzi iruzkina: