Independentzia! Zein gauza polita eta desiratua… Ez naiz ordea Euskal Herriaz edo kataluniaz ari, nire bizitzaz baizik. Badakit azkenaldian zailagoa ematen duela gazte bat independizatzea gure herriak askatasuna lortzea baino baina horrelaxe dago kontua (30 urterekin gaztea naizela esaten uzten badidazue behintzat…). Ikasle garaietan zazpi urte pasa nituen ikasle pixuetan bizitzen eta guztia kontrolatua izango nuela pentsatzen nuen... Kaka! Zerbait aldatu da nire buruan. Beno, nire buruan eta nire poltsikoan… Gure ikasle pixuetan urtean bi aldiz garbitzen zen etxea, azterketa garaian (Ez da...
- Aupa hi! Aspaldi hemendik pasa gabe ezta? - Bai, egia esan beste jende bat ezagutzen hasi neok… - Joño! Ez ote haiz hire betiko lagunez ahaztuko ezta? - Ez motel! Lasai eon daikek alde hortatik! Kontue dek, beaiek beste gauza batzuetaz hitz egiten diela, oso jakitunak dituk eta ikaragarri ikasten ari neok. - Hara! Kultureta bilakatuko zaiguk azkenean! Ta zertaz hitz egiten dek ba lagun berri horiekin? - Ba sistema ekonomikoaz, gizarte egituraz, botere banaketaz… - Nik banatzen zekiaten bakarra zerbezak dituk ba. Hi! Atera hitzek bi! - Begira, nire lagun Tomasek adibidez, gaur bertan esan ...
Pasatu zait gehiagotan talde baten kontzertu edo diska baten kritika egin nahi izan eta objetiboa izatea ezinezkoa egiten zaidanaren sentsazioa edukitzea (azkena hementxe…). Horixe du talde batzuen fana izateak eta ez naiz lotsatzen ni fana izatea lortu badute, egiten dutena benetan gustatzen zaidalako baita. Horietako talde baten azken diskaz hitz egiteko gerturatu naiz azkenaldian nahiko abandonatua dudan blog honetara. Gaurkoan Willis Drummonden A ala B diskaz hitz egin nahi dut eta imaginatu dezakezue nire kritika nondik joango den… Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiot taldeari eta baita...
Hemen duzue azken Bat eta Bat atala. Oraingo honetan SGAE protagonista.
Pasa den astean CAFeko langileek buruturiko manifestazioa grabatzen ibili nintzen. Prentsaurrekoa grabatu ostean korrika jo nuen Telefonikako aldapan gora mila lagunetik gorako aldarrikapena leku on batetik hartzeko. Ematen ez badu ere nahiko azkarra naiz korrika eta Ganbo izeneko muinoan zai nintzen manifa noiz iritsiko. CAFeko manifestazioa from GITB on Vimeo. Halako batean, ondoko portaletik hirurogeita hamar urtetik gora edo izango zituen gizon bat atera zen: - ¿Van a arregar esta calle también? -Galdetu zidan itxaropentsu. - No, estoy esperando a los de CAF que vienen en manifestac...
Uda honetan zaping amaiezin asko saio berbera ikusten amaitu ditut. Hasieran nazka aurpegiarekin, harriduraz gero eta barrez lehertzen bukaerarako. Entzuna nuen saioa esistitzen zela baina sekula ez nion arreta gehiegi eskaini. Saioaren izena, Jersey Shore da. Lotsagarria da bai, bertan agertzen diren pertsonek (zerbait esateagatik) ez dute errespeturik ere merezi, edozein gauza dira eredu bat ezik baina zer nahi duzue esatea? Oso dibertigarriak dira… Saio honen arrakasta ikusita, MTV kateari (garai batean musika kate zena) beste herrialde batzuetan ariketa berbera egitea otu zitzaion eta...
Atzerapenarekin bada ere, hemen duzue azken Bat eta Bata:
Urte berri bat, JAZPANA! Fest berri bat! JAZPANA! Fest krisis mode hori bai... Inoiz baino konplexu zein nekezagoa izan da jaialdia errealitate bilakatzea baina behin kartela muturren aurrean dugula, pozik baino gehiago gaudela esan dezakegu azken emaitzarekin. Izen handiak, goruntz doazen talde gazteak, banda mitikoak, herriko jendea, argazkilaritza, saskibaloia, skatea eta guztia nola ez, DEBALDE! Horiek dira dagoeneko laugarren edizioa duen jaialdi honen ezaugarriak eta guztiak mantentzea lortu dugu beraz, zer nahi duzue esatea? Oso gustora gaude. JAZPANA! Fest 2012 urriaren 26 eta 27a...
Bon Iver ikusteko aitzakiarekin joan ginen Finlandiara abuztu hasieran eta ederki ibili gara iparraldeko lurralde eder hartan (eroriko da posten bat etorkizunean horren inguruan…). Hala ere, eta Bon Iver ahazten hasita, beste diska bat buruan dudala itzuli naiz oporretatik eta horixe da gaur The Indezents honetan hizpide izan nahi dudana. Peter Borderick amerikarraren Home (2008) diskaz ari naiz. Lehen aldiz diska honen inguruan zerbait entzun nuenean lagun bati entzun nion baina Peter Broderick izena entzutean, Matthew Broderick aktorearekin nahastu nuen. - Bai bai, bera da! - Erantzun z...
Urriaren 26 eta 27an ospatuko da 2012ko JAZPANA! Fest jaialdia eta aurrerartzen dizuet, ederra prestatzen ari garela… Kontzertuak alde batera utzita ordea (irailean jakinaraziko ditugu), aurtengo edizioak, aurreko guztiek bezelaxe, zerbait berezia izango du bere egitarauaren baitan eta 2012rako asmo handiko ekintza bat prestatzen ari gara. JazpanArt! arte herrikoi eta postmoderno bilkura da hain zuzen ere herriko gazte ezberdinekin elkarlanean jaio den proiektu hau eta erabat ilusionatuta gaude gainera jaio-berriarekin. Lehen urtetik izan du JAZPANA! Fest Jaialdiak Rural Postmodern ...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D