JazpanaArt! Arte herrikoi eta postmodernoaren lehen bilkura
Urriaren 26 eta 27an ospatuko da 2012ko JAZPANA! Fest jaialdia eta aurrerartzen dizuet, ederra prestatzen ari garela… Kontzertuak alde batera utzita ordea (irailean jakinaraziko ditugu), aurtengo edizioak, aurreko guztiek bezelaxe, zerbait berezia izango du bere egitarauaren baitan eta 2012rako asmo handiko ekintza bat prestatzen ari gara.
JazpanArt! arte herrikoi eta postmoderno bilkura da hain zuzen ere herriko gazte ezberdinekin elkarlanean jaio den proiektu hau eta erabat ilusionatuta gaude gainera jaio-berriarekin.
Hori dela eta, galdera gure artistei botatzeko erabakia hartu dugu. Harrikara hori nola ulertzen duzuen jakin nahi dugu eta zuen lanekin terminoa egituratzen jarraitu, edo erabat nahastu.
Urriaren 2rarte izango dute partehartzaileek beraien lanak aurkezteko aukera eta urriaren 21etik 26ra izango duzue aukeratutako lanez eta aste horrentan zehar antolatutako hitzaldi eta ekintzez gozatzeko aukera XII. mendekoa den Igartza Jauregian, Beasainen.
Ba al da hori baino rual postmodernagorik inon?
Informazio gehiago hemen.
Iruzkinak
indezent 2012-08-04 17:36 #1
Esan bezela, taldeen baieztapenak irail hasieran jakinaraziko ditugu. Erdia lehen astelehenean eta beste erdia bigarrenean. Ea gustatzen zaizkizuen!
Utzi iruzkina: