Bost urte pasa dira lehen JAZPANA! Fest jaialdia antolatu genuela. Urte hartan (2009a zen), lau lagunek osatzen genuen lan taldea eta beste hamar bolondresen laguntzarekin atera genuen aurrera. Indartsu hasi ginen eta We Are Standard edo Capsula bezalako taldez gozatzeko aukera izan genuen eta kontzertu gau bakarra proposatu genuen beste hainbat ekintza paraleloez gain. Denbora pasa da eta gauzak asko aldatu dira egun hartatik. JAZPANA! Kultur Elkartea sortu genuen lau laguneko lan taldea hamaika laguneko lan taldean bilakatu da (70 bolondresetik gora mugitzen dugu gaur egun). Kontzertu ga...


Urriaren 26 eta 27an ospatuko da 2012ko JAZPANA! Fest jaialdia eta aurrerartzen dizuet, ederra prestatzen ari garela… Kontzertuak alde batera utzita ordea (irailean jakinaraziko ditugu), aurtengo edizioak, aurreko guztiek bezelaxe, zerbait berezia izango du bere egitarauaren baitan eta 2012rako asmo handiko ekintza bat prestatzen ari gara. JazpanArt! arte herrikoi eta postmoderno bilkura da hain zuzen ere herriko gazte ezberdinekin elkarlanean jaio den proiektu hau eta erabat ilusionatuta gaude gainera jaio-berriarekin.  Lehen urtetik izan du JAZPANA! Fest Jaialdiak Rural Postmodern ...