Beste egun luze bat izan zen atzokoa, egia esan ez nuen gauza handirik egin baina alperkeriak ere nekatzen du. Egin beharreko guztia egin eta etxera bidean nijoan zazpi pertsonentzat oilaskoa egiteko helburuarekin (afaltzera jendea gonbidatzeak alde txarrak ere baditu). Autotik jeitsi, Sebero Plazara enfilatu eta zer zen hura! Ez zen sebero Plaza, Zirko Mundiala zen! “Titititi tirirititi” Hogeibat ume diaboloaren eromenean murgilduta plastikozko jostailu harri eman eta eman. Diaboloek deabruaren abiaduran hega egiten zuten saltinbanki eta funanbulisten batere inbidiarik izan gabe. Ez al zen...
Hementxe duzue hikheuk produxions-en lehen lana. Aurreko urtean egin genuen eta arratsalde batean grabatu genuen. Gero Premierrean montatzen eman genuen denbora askoz gehiago izan zen. Lehen aldia zen programa hau erabiltzen genuena eta ileetatik tiraka bukatu genuen. Hala ere, emaitza ez zen txarra izan lehen lana izateko. Hikheuk talde honetan, lehen planoan agertzen den Txomin Hood eta Beñat (Sektor Donostia); Karnix, Ezkerpareta-ko alper puta eta Maite (Komando Markina); eta Nerea, Edurne eta ni neu gaude (Sekzion Beasain). Aurrerantzean, egin ditugun beste lanak ere...
"Nola erosi edo saldu daiteke zerua? Eta lurraren beroa? Ez dugu ideia hau ulertzen. Nola salduko dizuegu lurra ez bagara haizearen freskotasunaren edo uraren distiraren jabe? Lur honetako zati bakoitza sakratua da nire herriarentzat; pinu sastraka distiratsu bakoitza, hondartzetako are ale bakoitza, basoetako ihintz tanto bakoitza eta baita muino edo intsektu bakoitzaren zarata ere sakratua da nire herriarentzat eta bere oroimenarentzat. Zuhaitzen zainetatik dabilen izerdiak “azal-gorrien” oroimena darama bere baitan. Gizon zuriaren hildakoek bere aberria ahazten dute izarretako ibiladia h...
Turnoko irakaslea zeozertaz ari da hitz egiten... egia esan aspaldi galdu dut haria ondoko ikaskidea e-mail batzuk erakusten ari baitzait. Hortan ari garela, hai la hostia!!! Argazki sinestezina. Joseph Ratzinger (Ratzinger Z) edo Beneditto ekis ube palitok bizi ezkutu bat al du? edo bere aitak Astigarretan abenturillarenbat izan du? Ez dakit baina hau Cuarto Milenion aztertzeko modua da. Besterik gabe, izugarria.
Izugarria da Beasaingo Gaztetxean azken bi urtetan egin duten lana. Sartu zirenean gorotz izugarri bat zen pseudo-faktoria ustel bat besterik ez zen (ederki plasmatu zuen ideia hau Imanolek Gaztetxeko kamisetetan). Gaur egun ordea, bertan egotea gustoa ematen duen leku bat dugu. Larunbatero izaten dira kontzertuak eta oraingo honetan, Gaztetxearen bigarren urteurrena dela eta, bertsio gaua tokatzen zen. Herriko hainbat taldek, horietako pare bat espreski sortuak, makina bat talderen abestiak eskaini zizikiguten. Ni egia esan, lehen bi taldeak ikusi eta herrira jetsi nintzen et...
INFILTRADOS (THE DEPARTED) Zuzendaria: Martin Scorsese Aktoreak: Leonardo DiCaprio (Billy Costigan), Matt Damon (Colin Sullivan), Jack Nicholson (Frank Costello), Mark Wahlberg (Dignam sargentua), Martin Sheen (Queenan capitaina) Herria: AEB Urtea: 2006 Aurreko postean “losti” buruz eginiko komentarioa ederki datorkit filme honek sentiarazi zidana azaltzeko. Istoriek bere erritmo naturala dute eta askotan hobe izaten da istorioari berari, joan behar duen lekura jo...
Hasieratik jarraitu dut J.J. Abrams-en “Lost” (TVE-en “Perdidos”) telesaila. Hasieratik engantxatu ninduen eta gaur egun, Alta Fidelidad filmean Jhon Cusack-ek egiten duen moduan nire bizitzako telesail hoberenen Top 5 bat egin beharko banu goiko aldean agertuko litzateke “Malcomekin” batera. Telesail oso ona izan da, eta izan da esaten dut jada ez delako. Hasi zirenean, naufrago hauen historioak 2 denboraldi iraungo zituela esan zuten. Ez zen neurri txarra baina Losten zaleoi gutxiantxean iruditu zit...
Blogean zerbait jartzeko goga dut baina gaur ez dut idazteko gogorik. Horregatik, hil berri den fotologetik testu bat "repeskatu" dut. Esan didate lagun pare batek bloga irakurtzen dutela baina ez didate ezertzo ere erantzuten. Testu hau beraientzat doa, ea horrela erantzutera animatzen diren. "Ederrak izan ohi dira udako amodioak. Zazpi egun eta zazpi gau besterik ez zuen iraun gure harremanak baina intentsoak izan ziren, intentsoak egunak eta are intentsoagoak gauak. “Giriz” betetako “ultramarino” batean ikusi nuen lehen aldiz baina ez nion arreta gehiegirik eskaini. Barazki et...
Leku guztietan nabil bere bila eta ez dut inondik ere aurkitzen. Orain arte garai hauetarako noizean behin ikusia izango nuen non edo non baina aurten ez dut behin ere ikusi; ez kalean, ezta mendian; ez egunez eta ezta gauez ere. Non hostia dago Negua? Polarra jazteko gogoa dut! Goizean esnatu, dutxa bat hartu, kaputxino bero bat edan eta txaketa eta polarraz irten nahi dut kalera. Por-kulo hartzera txaketa, polarra edo bietako bat ere ez jantzi ez dakizun egunak. Manga hutsean irtetzen bazara hotza pasatzen duzu eta txaketa hartu ezkero berriz, egun osoa trapu-zaharra non sartu ez dakizula...
25-28. Estu xamar bukatu da azkenean gure lagunaren partida. Bazirudien Elgoibarrek Urolari izugarrizko egurra eman behar ziona baina azken minutuetan gehiegi gerturatu zaizkie, emozioa izan du amaieran behinipein. Joan gara eta laguna gustora utzi dugu behintzat. Niretazt nahiko kirol da egun baterako, bihar ziuraski agujetak eta guzti izango ditut. Gogorra da kirola egitea… eta ikuste ere bai. Gaur gauean kontzertuak daude Bonberenean. Sarritan joan izan gara baina beti bi taldeko kontzertuetara, gaueko ordubatetarako herrira itzulia zauden horietakoetara alegia. Gaur ordea, hiru kontzert...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D