The Indezents bloga >>

Zur eta lur geratu ginen. Gure uste guztiak ez ziren uste zentzugabeak soilik, arrazoia genuen! Norbait Ugrumov eta Mynskiren formatoa kopiatu eta Euskal Herritarron burmuinak garbitzen ari zen; Norbait, etorkizuneko Euskal Nazioaren hazia ereitearren gure subkontzienteetan eredu idiosinkratikoak ezartzen ari ziren, gure kontzientziak adoktrinatuz euskal gizartea alienatu ahal izateko. Watergate kasutik ez zuen inork horrelako aurkikuntzarik egin. Gure herria askatzeko aukera genuen eta zerbait egin beharrean ginen informazio baliotsu harrekin. Herriak jakin beharra zuen, komunikabideetara ...


Komunikabideek zaletasun handia dute errealitateak estaltzeko. Komunikabide bakoitzak bere interesen arabera hautatzen ditu berriak eta errealitatezko menu horretan hautua eginez, guri iristen zaigun errealitatea sortzen dute. Gure eskuetan dago bat edo beste aukeratzea edo, denen artean tuti-fruti bat eginez, gure errealitate propioa sortzea. Hala ere, beti ez da posible. Batzuetan izaten dira komunikabide guztiek estali nahi dituzten errealitateak eta ezjakintasunaren izara amaiezinarekin estaltzen dituzte. Gaurko honetan ordea, ez dute beraien helburua lortu, filtrazio baten ondorioz nir...


Astelehen gehienetan bezalaxe, hementxe nabil klasean nagoenarena egiten. Arrixkutsua da hogei lagun ordu hauetan ordenagailu gelan sartzea eta gaur ere garbi geratu da hala dena. Youtuben igeri nabil zerbait ezberdina egitearren eta bideo latz honekin topatu naiz. Hitzak soberan daude, musika sekula ez.


Oporrak? Non?

12
theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-08 12:00

Oporrak?! Ze opor?! Nik behintzat ez ditut izan. Abenduaren hogeita bian bi aste eder nituen aurretik eta egia esan, behar nituen. Oporrak atseden hartzeko izan ohi dira eta horixe zen nire helburua; kottadua… Oporrak ongi hasteko, Santamasak, hurrengo eguna ostirala (asteko egun ederrenari ezin zaio ikusiezarena egiten), hurrengoa larunbata (gure erligioko egun santua), hurrengoa abenduak 24 (goizetik kalera irten behar…) eta hurrena hogeitabost (kon el pipiribipipi…). Asteburu amaiezin honen ondoren beste hamaika festa: Euskaltegi zaporeko ostegun lazkaotarrak, ostiralak, larunabatak, urt...


-Txinatarrek mundua jan behar ditek! -Nola jango ditek ba, arroza besterik ez ditek eta jaten. Mundua jan ezkero lehertu egingo lituzkek. -Nik egunero somatzen diat ba lantegian. Orain hilabete bat edo, bi etorri zituan lanera Pekingo faktoriatik. Ez ditek bizirik, egun guztia lanean pasatzen ditek. Zigarro bat erretzeko ere ez ditek eta atsedenik hartzen! - Bueno; agian jango ditek, asko dituk eta… bakoitzak zatitxo bat hartzen badik… -Lan gehiago egiten ditek, gutxiago kobratzen ditek eta milioika dituk. Hori bai ejertzitoa! Begira zer gertatu zaion “Navalari” Korearrekin. Jango gaituzte....


BABEL Zuzendaria: Alejandro González Iñárritu Aktoreak: Brad Pitt (Richard), Cate Blanchett (Susan), Gael García Bernal (Santiago), Elle Fanning (Debbie), Kôji Yakusho (Yasujiro), Rinko Kikuchi (Chieko), Adriana Barraza (Amelia), Nathan Gamble (Mike), Mohamed Akhzam (Anwar) Herria: AEB Urtea: 2006                                     Trilogiak ez dira sekula ondo amaitzen. Behin baino gehiagotan esan dut blog honetan h...


Gabon gogorrak izaten ari dira eta orainarte ez dut idazteko tarterik aurkitu. Zertan ari dira bihurtzen Gabonak? Juerga besterik ez dago, erritmo honetan gurekin amaitu behar dute, erruki pixka bat mesedez. Eskerrak gazteak garen... beno, gazte gazteak... Igor Hendrixek 25 urte bete behar ditu hurrengo astean eta hurrengoak gu izango gara, adinak ez du errukirik behintzat. Hala ere, badira gu baina gazteagoak gure herrian. Atzo youtuben nebilela, bilatzailean "Beasain" jarrita honako honekin aurkitu nintzen. Agian ez naiz herriko "gazteak" ibiltzen diren lekuetan ibiliko baina ha...


... Behin informazio hori guztia esku artean izanda, beldurrezko plazer bat sentitu genuen Txomin Hood eta biok. Ikaragarriak ziren lortutako datuak eta ondorioz, Txomin suedian bezainbeste exzitatu ginen baina aldi berean, esku artean, segundu batzuk barru lehertuko zitzaigun dimentsio biblikoetako bonba bat genuela iruditzen zitzaigun. Hala ere, grina eta beldur guztien gainetik, galdera bat zebilen bueltaka gure buruetan neuronak pixka bat gehixeago zorabiatuz. Berdina egin ote dute hemen? Berdina egin ote dute Euskal Herrian? Jakin beharrean ginen! Ordurarte eginiko lan guztia ezin zen ...


-Potrotaraino naukate telemaratoiek! -Gogorra da bai kirola telebistan ikustea. -Beti berdin. Munduko bidegabekeria dela eta umeak apadrinatu, diru pixka bat eskatu eta lixto. Arazoa konponduta eta kontzientzia lasaituta. Potrotaraino naukate! -Telebistan ikusi nian azken futbol partida ondoren agujetak eta dena izan nizkian nik. - Ez al dituk konturatzen petatxoak jartzearekin ez dekela nahiko? Galtzekin berdina gertatzen dek. Hiri galtza batzuk apurtu eta petatxo bat jartzen diek baina galtza horiek apurtuta jarraitzen ditek. Hurrengoan, zuloa handitu eta beste bat jarri beharko diek. Azk...


... Sobietar Bartasuneko erregimena gainbeheran zen dagoeneko. Nahiz eta publikoki ez ziren erabat gaizki geratu, 1962an misilen krisia amaitu zenetik okerrera egin zuen egoerak eta iraultza usaina nagusi zen herritarren artean. Ordurarte erregimenaren asimilazio, objetibatze eta azalaratzea izan ziren sistemaren sustengu baina eguneroko errealitatea gogortzen ari zen erritmo bizian eta garbi zegoen kontrafuerte hauek ez zirela nahiko izango Sobietar Batasunaren eta Komunismoaren zama bere gain jasateko. Aurrera pauso bat eman behar zen eta honek, langileria zein azken urteetan ugaritzen ar...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!