Informazioa jaso eta eskaintzea gure eskubidea da (ez gaitu Pescanovak ixilduko!)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-09 10:34
11

Komunikabideek zaletasun handia dute errealitateak estaltzeko. Komunikabide bakoitzak bere interesen arabera hautatzen ditu berriak eta errealitatezko menu horretan hautua eginez, guri iristen zaigun errealitatea sortzen dute. Gure eskuetan dago bat edo beste aukeratzea edo, denen artean tuti-fruti bat eginez, gure errealitate propioa sortzea.

Hala ere, beti ez da posible. Batzuetan izaten dira komunikabide guztiek estali nahi dituzten errealitateak eta ezjakintasunaren izara amaiezinarekin estaltzen dituzte. Gaurko honetan ordea, ez dute beraien helburua lortu, filtrazio baten ondorioz nire eskuetara iritsi baita Euskadi Irratiak abenduaren 24ean emititu behar zuen albistegi korte hau.

Antza denez, Pescanovak ematen duena baina indar gehiago du eta berri hau Penintsulako irrati zein telebistetako albistegi guztietatik kentzea lortu zuen;  beldurgarria.

Utzi langostinoei beraien hautua egiten!! Heriotza duin bat langostinoentzat!!

bewater

bewater 2007-01-09 11:04 #1

Ze ona Rodolfo langotaine, Danirena egiten duena ere vaya puto crack....eta komo te guzta kantar mi xiko, aiiiiiiiiiiiiiiii mi abuelooooooo, aiiiiiiiiiii que se comio al perrooooooooo arikitaun...

indezent

indezent 2007-01-09 11:21 #2

jajaja, ondo pasau genian bai. Tradukziok e izugarrik die, k kapazidad de sintesis jaja. Peskanovan linke ikusi dek, anuntzio nazi bat emateik, al pelo

i eme

i eme 2007-01-09 12:46 #3

Audioarekin arazoren bat zeukiat, ez diat ezer entzuten.
Nik ezagutu nizkian azken langostinoak, heriotz duina izan ziaten; orain Lazkaoko errekan ibiliko dituk, han bota bait nizkian errautsak barkatu KKk roca'ren bidez.

indezent

indezent 2007-01-09 12:49 #4

Arraroa dek, bewaterrek e arazo berdine euki dik baino beize saiau dek eta aittu dik. Probau zak refreskatzen ea oaingo hontan itten diken, nik aitzen diat asik entzun, entzun zeikik

nerediamond

nerediamond 2007-01-09 21:14 #5

Ke buena mikelon!!!jajaja!!!! ondo behintzet pasau ginun eh...jejeje!

Gaur be ze oinez jun zare mondrara???!!!jejeje...4etan ia alde ein biher izen dot...puto estres...ei pescanovan argazkixa zenek ein dau??!!!jajaja! ona! ale ba, bixer arte!

indezent

indezent 2007-01-10 09:10 #6

Ez, atzo frontenisen jokatzea jun ginen baino frontoia okupauta zeon. Aki no hay dios k haga deporte! destinoa edo izango da, kaso inbarko diou.

Peskanovan argazkie holaxe zeon interneten, al pelo ;)

xak

xak 2007-01-10 16:47 #7

buf!!!!! benetan ona! oso ona!!!!!

kukue

kukue 2007-01-10 20:13 #8

Ezin diat aittu nere ordenadoren, eztek kargatzen. Beste rekurtson bat aurktizeiatenen aber aitzeiaten...

kukue

kukue 2007-01-10 20:50 #9

jajaja, ona Rodolfito. Ta bueno, traduktorei buruz... ze esanik ez, jajajaja. Hire papelen ikuste zaik langostinona eitten e.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-01-28 18:24 #10

Ni ere penaz geratu naiz, ezin izan dut-eta audioa entzun ordenagailuan.

indezent

indezent 2007-01-29 09:02 #11

Ez dabil oso ondo ez Goear hau. Hala ere, kostatuta ere egiten du. Refreskatu pantaila eta probatu berriro. Ez badu egiten, eman playeraren azpian dagoen "goear" horri eta audio artxibora joango zara zuzenean, horrela behintzat ziur egingo duela.

Utzi iruzkina: