Horixe da azken egunetan buruan darabilkigun ideia. Eugenio Zubiarrainek gure irratira deitu eta bere istorioa kontatu zigunean ahoa bete hortz utzi gintuen. Egia ote? Fidatzeko iturria ematen du 65 urteko altzotar honek baina… jasango al du du Rock & Rollak rokero zahar honen aitorpena? R’NRaren historioa berridatzi beharko al dugu bere egia jakinarazten den egunetik aurrera? Zalantza besterik ez dugu buruan… Hurrengo batean gehiago, uzten badigute behinipein…


Zur eta lur geratu ginen. Gure uste guztiak ez ziren uste zentzugabeak soilik, arrazoia genuen! Norbait Ugrumov eta Mynskiren formatoa kopiatu eta Euskal Herritarron burmuinak garbitzen ari zen; Norbait, etorkizuneko Euskal Nazioaren hazia ereitearren gure subkontzienteetan eredu idiosinkratikoak ezartzen ari ziren, gure kontzientziak adoktrinatuz euskal gizartea alienatu ahal izateko. Watergate kasutik ez zuen inork horrelako aurkikuntzarik egin. Gure herria askatzeko aukera genuen eta zerbait egin beharrean ginen informazio baliotsu harrekin. Herriak jakin beharra zuen, komunikabideetara ...


Komunikabideek zaletasun handia dute errealitateak estaltzeko. Komunikabide bakoitzak bere interesen arabera hautatzen ditu berriak eta errealitatezko menu horretan hautua eginez, guri iristen zaigun errealitatea sortzen dute. Gure eskuetan dago bat edo beste aukeratzea edo, denen artean tuti-fruti bat eginez, gure errealitate propioa sortzea. Hala ere, beti ez da posible. Batzuetan izaten dira komunikabide guztiek estali nahi dituzten errealitateak eta ezjakintasunaren izara amaiezinarekin estaltzen dituzte. Gaurko honetan ordea, ez dute beraien helburua lortu, filtrazio baten ondorioz nir...


... Behin informazio hori guztia esku artean izanda, beldurrezko plazer bat sentitu genuen Txomin Hood eta biok. Ikaragarriak ziren lortutako datuak eta ondorioz, Txomin suedian bezainbeste exzitatu ginen baina aldi berean, esku artean, segundu batzuk barru lehertuko zitzaigun dimentsio biblikoetako bonba bat genuela iruditzen zitzaigun. Hala ere, grina eta beldur guztien gainetik, galdera bat zebilen bueltaka gure buruetan neuronak pixka bat gehixeago zorabiatuz. Berdina egin ote dute hemen? Berdina egin ote dute Euskal Herrian? Jakin beharrean ginen! Ordurarte eginiko lan guztia ezin zen ...


... Sobietar Bartasuneko erregimena gainbeheran zen dagoeneko. Nahiz eta publikoki ez ziren erabat gaizki geratu, 1962an misilen krisia amaitu zenetik okerrera egin zuen egoerak eta iraultza usaina nagusi zen herritarren artean. Ordurarte erregimenaren asimilazio, objetibatze eta azalaratzea izan ziren sistemaren sustengu baina eguneroko errealitatea gogortzen ari zen erritmo bizian eta garbi zegoen kontrafuerte hauek ez zirela nahiko izango Sobietar Batasunaren eta Komunismoaren zama bere gain jasateko. Aurrera pauso bat eman behar zen eta honek, langileria zein azken urteetan ugaritzen ar...


Beti galdetu izan diot nire buruari Goenkaleren arrakastaren arrazoia. Hamar urtetik gora antenan, ezdakitzenbat mila atal eta ikusleak hor, fidel; beraien ipudia eserlekutik altxatu ezinik. Behin baina gehiagotan eztabaidatu dut honetaz harrekin eta bestearekin baina orain bi hilabete gure lagun Txomin Hoodekin hasi nintzen historiako misterio handinetakoa den (Harri filosofala eta gero eta Kennedyren hilketa baino lehen) fenomeno honetaz hitz egiten. Zergatik? Nola? Zein da Arralderen sekretua? Nola demontre ez da jendea oraindik aspertu? Alde batetik eta bestetik begiratzen genuen teles...


Azken iruzkinak