Egia osoa Goenkaleren inguruan (Gure biziak arriskuan jarri dituen ikerketa) II

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-12-19 10:59
6

Sobietar Bartasuneko erregimena gainbeheran zen dagoeneko. Nahiz eta publikoki ez ziren erabat gaizki geratu, 1962an misilen krisia amaitu zenetik okerrera egin zuen egoerak eta iraultza usaina nagusi zen herritarren artean. Ordurarte erregimenaren asimilazio, objetibatze eta azalaratzea izan ziren sistemaren sustengu baina eguneroko errealitatea gogortzen ari zen erritmo bizian eta garbi zegoen kontrafuerte hauek ez zirela nahiko izango Sobietar Batasunaren eta Komunismoaren zama bere gain jasateko. Aurrera pauso bat eman behar zen eta honek, langileria zein azken urteetan ugaritzen ari zen goi klasearen alienazioa ekarri behar zuen nahitanahiez.

Errelitate honetaz erabat jakitun zen Dimitri Ugrumov  Sobietar Batasuneko Propaganda Ministrari sekretua eta Moskun egin ziren azken gobernu asanbladetan erakutsia zuen bere ikuspuntua zein egoerarekin zerbait egiteko beharra baina gobernuaren gehiengoa kolektibizazioaren politikarekin jarraitzearen aldekoa zen. Ugrumovek eskuak lotuak zituen baina garbi zuen sekretuan hainbeste miresten zuen Paul Joseph Goebbels Propaganda Ministrari Naziaren irakaspenak erabili behar zituena Sobietar Batasunaren biziraupena ziurtatzeko, Gobernuaren onarpena izan edo ez.

Propaganda ezkutu hau egiteko euskarria haukeratu behar zuen orain Ugrumovek eta ez zuen inolako zalantzarik izan: Telebista. Azken urteetan indar handia hartzen ari zen asmakizun hau eta nahiko berria zenez ez zegoen jende gehiegi imaginaren inguruan trebetasun teknikorik zuenik. Historiaren puntu honetan sartzen da Vassilys Mynski errealizadore siberiarra. Garai batean Sergei Einsensteinen ikasle izan zen eta une hartan ez zegoen inor munduan montaje zein editajearen inguruan bera baino gehiago zekienik. Lan-taldea sortua zegoen. Inor ez zen konturatuko egiten ari zirenaz, sistema salbatuko zuten, baina sistemak ez zuen sekula beraien lanaren berri izango; heroiak ziren.

Ugrumovek erregimenaren imaginario kolektiboaren irudi eta sinbolo garrantzitsuenak hautatu zituen eta Mynskik fotograma eta fotograma artean tartekatzen zituen. Hontaz gain elkarrizketetako hitzek Iraultza Boltxebikeko kantuen fonetika eta fonologia antzekoa zuten eta entzun bezain pronto kantu hauek ekartzen zituzten burura. Gizakiaren begia edo entzumena ez ziren gai trikimailu hauetaz jabetzeko baina burmuina bai, nahiz eta subliminalki izan. Telesailak ez zuen argumentu handirik baina hala ere audientzi lider izan zen sei urteetan zehar. Jendeak ezin zion ikusteari uzti eta egunero eztabaidatzen zuten protagonisten gorabeherez ogia edo vodka erostera joaten zirenean. Sovietar Batasuneko egunerokotasunean erabat presente zegoen fenomeno bat bihurtu zen “Goenzale”

Hurrengo urteetan  telesailak bere lana egin zuen eta erregimenak kalean zuen babesak gora egin zuen. Ugrumov eta Mynski heroiak ziren baina inork ez zekien eta hortxe egon zen arazoa.  Telesaila antenan seigarren urtea betetzen ari zela diru faltagatik baztertua izan zen. Ugrumov eta Mynskik ahal izan zuten guztia egin zuten arabaki hau atzera botatzeko. Azkenean telesailaren benetako izaera ere azaldu zuetn baina gobernua harroegi zegoen azken sei urteetan lortutako erregimenaren egonkortasunagatik. Inoiz ez zuten onartuko hobekuntza telesail bati esker izan zenik beraien karisma eta lanaren ondorio izan bazitekeen behintzat.

Jarraituko du…

bewater

bewater 2006-12-19 11:46 #1

Solamente por joder, baina garai horietan Errusian telebista gutxi zeudela esango nuke...1,2 edo agian 3 eta hirurak Kruchevenak izango ziren. Nik ez dut sinisten Goenkaleren bulo hori, Txominek gezurra esan dik

indezent

indezent 2006-12-19 12:03 #2

Rubioa haiz bai baina errusiarra ez. Telebista gehiegi ez zeuden ez baina zeudenetan jende asko biltzen zen batera ikusteko; tabernetan, etxeetan, elkarteetan... Hi etxean bakarrik ikustera hago ohituta baina badago jende sozialagoa.

Asko ikertu diagu gai honen inguruan beraz, errespetua, badakigu eta zertaz ari garen. Horixe bakarrik falta zen, gure bizia zuek salbatzeko arriskatu eta zuek protestaka. Desagradecidos...

bewater

bewater 2006-12-19 12:36 #3

Sigo sin creerme nada, nik ere egingo dizkiat ikerketa batzuk Sobietar Batasuna eta telebistaren inguruan, ea egitan ari zareten...nik uste det zuek ANtena 3entzat lanean ari zareten espiak zaretela...ummm

i eme

i eme 2006-12-19 18:20 #4

Goenkaleko jarraitzaleek bezalaxe neok ni... jarraitu, jarraitu mesedez! Historioak arrapatu ziak.

nerediamond

nerediamond 2006-12-19 21:17 #5

Langostinoak etsi dute. Gaur bertan utzi dute barrikadak eta berriz ere hipermerkatuetara kondenatuta daude. Izozkailu erraldoietan ikusi ditut gaur. Etsipen aurpegiak ziren beraien begietan. Kongelatuak izatera kondenatuta daude eta gaur ere hala ikusi dut hipermerkatuan. Berriz ere heldu da beraien kondena.

Ke gracia, gaur eroskin egon naz eta langostino kongelauak rebajetan zazen! Ke gracia! Jende dana como locos langostinuak erosten zabilen eta atzoko parafernalia dana gogoratu dot!!!

Gora langostinoen iraultza!!! Por una muerte digna!!!

Congelados, asesinos!!!!jajaja!!!

indezent

indezent 2006-12-20 09:08 #6

Mehatsuak jasotzen ari gara, ez dugu nondik esango gure burua babestearren baina garbi utzi diegu ikerketa kazetaritza erreportai honekin aurrera jarraituko dugula. Egia da askatasunerako bidea!

Lotsagarria da langostinoek pairatzen duten egoera bai ;) Parre batzuk bota genittun bai, ea txukundu eta musika pixkatekin pulitzen deun.

Utzi iruzkina: