Egia osoa Goenkaleren inguruan (Gure biziak arriskuan jarri dituen ikerketa) IV.- amaiera

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-10 10:24
8

Zur eta lur geratu ginen. Gure uste guztiak ez ziren uste zentzugabeak soilik, arrazoia genuen! Norbait Ugrumov eta Mynskiren formatoa kopiatu eta Euskal Herritarron burmuinak garbitzen ari zen; Norbait, etorkizuneko Euskal Nazioaren hazia ereitearren gure subkontzienteetan eredu idiosinkratikoak ezartzen ari ziren, gure kontzientziak adoktrinatuz euskal gizartea alienatu ahal izateko.

Watergate kasutik ez zuen inork horrelako aurkikuntzarik egin. Gure herria askatzeko aukera genuen eta zerbait egin beharrean ginen informazio baliotsu harrekin. Herriak jakin beharra zuen, komunikabideetara jo beharrean ginen baina oraindik ez genuen gure aurkikuntzan erabat sinesten eta guk sinesten ez bagenuen… nork sinistuko digu? Ezinezkoa egiten zitzaigun tamaina horretako konspirazio batean sinestea. Historioa egiaztatuko zuen norbait behar genuen geure jakinahia asetzeko. EITBra deituak ginen eta ez zuten gurekin hitzik egin nahi izan. Ondorioz, leku bat bakarrik geratzen zitzaigun. Konspirazioaren epizentrora joan behar genuen: Eusko jaurlaritzara joan beharrean ginen.

Bokadilo, fianbrera eta kantinplora hartuta Araba aldera egin genuen txangoa hurrengo larunbatean. Gure xedea garbia zen, Ajurianean sartu eta Juan Jose Ibarretxerekin hitz egitea (telebistan oso jatorra ematen du). Bi aldiz galdu ginen baina azkenean, lortu genuen iristea. Ate aurrean plantatu eta telefonilloari eman genion. “Atera al daiteke Juanjo momentu batean?” . Ez genuen erantzunik jaso eta kanpoan geratu ginen zer egin ez genekiela. Uneren batean atera beharra zuen handik zerbaitetara; lanera ere joan beharko dute politikariek ezta?

Lau bat ordu eman genituen ate aurrean itxaroten eta halako batean bufalo samalda bat ematen zuen zerbait ikusi genuen errepidean gora gerturatzen. Zikloturista talde bat zen baina oso modu arraroan zeuden formatuta; ziklista gehienak borobil bat osatzen zuten baina bat denen erdian zijoan kokatuta beste guztiek babesten zutela. Gerturatzen ari zirela erdikoa Ibarretxe zela konturatu eta ohiuka hasi ginen (egia da beraz bizikletan ibiltzen dela). Ez ziguten inongo kasurik egin eta Ajuriaenean sartzen ari zirela, bi zikoturistek taldea utzi eta gure aurrean plantatu ziren.

Ohiuka jarraitzen genuen baina Juanjok aurrera jarraitzen zuen. Halako batean Txomin Hoodek ohiu egin zuen: “Dimitri Ugrumoven partetik gatoz!” Zikloturista taldea geratu egin zen eta aurrean genituen bi tximinotzar haietako batek belarrian zuen pinganilloari eutsi zion buruarekin baiezko keinua egiten zuen bitartean. “Segi” esan eta barruraldera jo zuten, guk atzetik jarraitu genien.

Gela ilun zein dotore batean sartu gintuzten (ze egur polita…) eta ordubetetik gora eduki gintuzten itxaroten. Akabatu behar gintuztela ere pentsatu genuen une batean, “inozoak”, gure hilobia guk geuk egin genuen. Zergatik ez genuen komunikabideetara jo! Zergatik ez ginen etxean geratu! Bizitzaren gaztaroak akabatu behar gintuen Eusko Jaurlaritzaren sikario batek!

Bapatean, atzean genuen atea ireki zen baina beldur gehiegi genuen gorputzean atzera begiratzeko. Iluntasunean barna gure albotik pasa eta aurrean genuen eserlekuan jezarri zen. Iluntasunak aurpegi guztia ezkutatzen zion baina gizon zahar eta handi bat ematen zuen. Une luze batez eta iluntasunaz babestuta, guri begira egon ondoren hizketan hasi zen: “Kaixo lagunok, zer dakizue ba Dimitri Ugrumoven inguruan”? Ahotsarengatik Xabier Arzallus zela esango nuke baina ez dakit, ezingo nuke ziurtatu.

Azken asteetan eginiko aurkikuntza guztiak kontatu genizkion baina bera ez zen mugitu ere egin. Orduerdi luzez aritu ginen gure historioa kontatzen eta azkenean gela horretara nola iritsi ginen kontau genion. Guk amaitu bezain pronto zigarro bat eskaini zigun eta egia esan, ez zen erretzeko une batere txarra, akabatu egin behar gintuzten, azkena izan zitekeen. Zigarroa piztu ostean bera hasi zen hitz egiten eta gure harridurarako, genituen zalantza guztiak argitu zizkigun.

1993an Ajuriaeneako paktoa gori gorian zegoen. Sozialistek gobernuan eskua sartu zuten eta Fernando Buesak bi urte zeramatzan Hezkuntza kontseilari moduan. Euskal Irakaskuntzako kurrikulumean aldaketa sakonak egin nahi zituen eta EAJk eskuak lotuak zituen Alderdi Sozialistaren ekintzak gelditzeko. Eredu espainiarra euskaldunarekin parekatu nahi zuten eta honek herriaren espainolizazioa ekarriko zuen urte batzuetan. Izaera euskalduna babestu beharra zegoen eta garbi izan zuten zerbait egin beharrean zeudela. Honela, Gobernuz kanpoko proiektu  klandestino bati ekin zioten Sobietar Batasuneko eredu bati jarraituz: Goenkale.

Azkenean bai! Arrazoia genuen! Euskal Herriko historiako iruzur handiena desestali genuen baina… ez digu ezertarako balio.

Ez gintuzte akabatu (Euskal zerbitzu sekretuak ez omen du horrela lan egiten) baina desagertarazi egin gaituzte. Gaur Ajuriaenean gaude oraindik. Egun hartatik jakin izan ditugu gauza gehiago Goenkaleren iruzurraren inguan, horregatik desmarkatu zela Joseba Arregi EAJtik edo Ardantza Euskaltelen buruan jartzearen arrazoia lobotomia multimedia honen zabalkuntza besterik ez dela adibidez baian esan bezala, ez digu ezertarako balio.

Gaur egun, Ibarretxeren mekanikoak gara eta bere bizikletak prestatzen eta konpontzen pasatzen dugu eguna. Garajean duen gela txiki batean uzten digute bizitzen. Kalefazioa dago eta egunero hiru janaldi ditugu. Ez da bizi txarra eta urtean bitan etxera deitzen uzten digute; “Jaurlaritzaren proiektu sekretu batean ari naiz lanean” esaten diot amari deitzen diodanean baina ez dit sinesten, hortik zehar alperrarena egiten ari naizela pentsatzen du. Zer egingo diogu ba, hemen behintzat ez dugu telebistarik eta ez dugu Goenkale ikusi beharrik.

                                                 AMAIERA

txomin_hoodabuelto

txomin_hoodabuelto 2007-01-10 18:37 #1

Te lo has batido!!!! Giza-burmuinak (zureak batez ere) egunetik egunera gehiago harritzen nau: klaseko irakasgai agonizante batean mahai zurian idatzitako hitz zentzugabe gatetatik (Goenzale) holako istorio zirraragarri eta dokumentatua ateratzea. Hi hai, hi!!

indezent

indezent 2007-01-10 18:44 #2

Oooh! Bazen garaia Txomin Hood blogosferara itzultzeko! Bai jauna jaja. Bueno, espero diau ez dekela berriz lehiotik ihes egingo. Potzierto, zemuz zijok Opusnigrum?

txomin_hood

txomin_hood 2007-01-10 18:47 #3

opusnigrum esta mas muerto ke el kanario de la kanzion (ay ke pena me da ke se me a muerto el...). En fin, un buen diagnostiko de House, un par de ostias, y ya espabilara.

indezent

indezent 2007-01-10 18:48 #4

...ea egia den...

i eme

i eme 2007-01-11 16:20 #5

Gu engañatzen hari zarete zuek biok... zuek zarete euskal zerbitzu sekretukoak eta gutako norbait Goenkaleren egiaz konturatu baño lehen, historio hau kontatu dezue.<br />

indezent

indezent 2007-01-11 16:59 #6

Lobotomizatuta zaudete! Ez zarete gai egia sinesteko ere. Beranduegi da...

bewater

bewater 2007-01-11 18:38 #7

<p>Ni eszeptiko xamar azaldu nintzen, baina orain istorioak&nbsp;zentzua duela dirudi...Ardantzaren zatia irakurri dudanean batik bat (Euskaltel kanpora!!!!)...</p>

<p>Eta farsa honetan Ibarretxe ez al da izango Arzallus and konpanik ezarritako aktore bat, zeren Star trekekoaren sekulako antza du...honen inguruan iker dezakezu hurrengoan...</p>

indezent

indezent 2007-01-12 09:04 #8

Eusklatelekoa garbi zegoen, ez dut uste ikerketarik beharko duenik baina Ibarretxeren kontua interesgarria da... habra k ojearlo


Utzi iruzkina: