Egia osoa Goenkaleren inguruan (Gure biziak arriskuan jarri dituen ikerketa) I

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-12-18 10:34
9

Beti galdetu izan diot nire buruari Goenkaleren arrakastaren arrazoia. Hamar urtetik gora antenan, ezdakitzenbat mila atal eta ikusleak hor, fidel; beraien ipudia eserlekutik altxatu ezinik. Behin baina gehiagotan eztabaidatu dut honetaz harrekin eta bestearekin baina orain bi hilabete gure lagun Txomin Hoodekin hasi nintzen historiako misterio handinetakoa den (Harri filosofala eta gero eta Kennedyren hilketa baino lehen) fenomeno honetaz hitz egiten.

Zergatik? Nola? Zein da Arralderen sekretua? Nola demontre ez da jendea oraindik aspertu? Alde batetik eta bestetik begiratzen genuen telesaila baina ez genuen erantzunik aurkitzen. Gaiaz ahaztekotan ginen eta halako batean, Txomin Hood Suediara joan zen astebete pasatzera Roterdamgo Erasmoren kontura Goteborgen izugarrizko zepelinak arrapatzen ari zen lagun bati bixitan.

Suediako hotzak ekarritako berriek gorputza astindu eta ordurarte lo genuen kazetari sena piztu zuten. Egun hartatik aurrera ikerketa sakon bati ekin genion eta lortutako ondorioak izugarriak izan dira. Ez dakit ondorio hauek publiko egiteak arazorik ekarriko ote digun. Ziuraski bai, baina gure ardura da herritar errespontsable moduan, Goenkaleri buruz egia osoa kontatzea. Hor doa:

Goteborgeko gau hotz batean hasi zen dena; Goteborgen gau guztiak dira hotzak, hotzak eta luzeak, eguardiko hiruretan hasten baitira urtearen sasoi honetan.Gau hura are hotzagoa zen gainera, elkartruke “kultural” baten bila ibili ondoren bere logelan bakarrik baitzegoen telebistari begira gure Txomin bere zorte txarra madarikatzen zuen bitartean. Ia lau neskarekin ligatu zuen; ia batekin, ia bigarrenarekin, ia hirugarrenarekin eta ia laugarrenarekin (suediarren mitoek ez dute balio, ez du axola neska eskandinabiarra edo polinesiarra izateak mutila gipuzkoarra bada).

Halako batean, mutur parean zuen telebista interferentziak izaten hasi zen eta hamabi pulgadetako telebista hartan bi telebista kate gurutzatzen ari zirela konturatu zen. Ohetik altxa, Siemens telebista txikira gerturatu eta makinaria industriala konpontzeko gure herri maite honetan erabili izan den trikimailurik zaharrena erabili zuen: Hostia al kanto!

Une hartan, kate bakarra ikusi zen berriz ere telebistan baina ez zen lehengo kate bera. Katearen elbia hizki zirilikoez idatzia zegoen eta filologia eslavoan erudito jakituna den Txomin Hood, kate errusiar bat ikusten ari zela konturatu zen. Telebistaren aurrean exeri zen Karpatoetatik haizean zehar iritsi zen seinale harri begira baina bapatean, bere gorputza goitik behera zeharkatu zuen hotzikara batek.

Telebistan telesail zaharkitu bat botatzen ari ziren. Bertan, emakume bat egri zen taberna barra baten atzean, buelta eman zuen eta… Marialuisa zen, Goenkaleko Marialuisa. Ez zen bera baina izugarrizko antza zuen eta dekorazioa oso antzekoa zen. Telesaila ikusten jarraitu zuen eta “Goenzale” izeneko telesail bat ikusten ari zela konturatu zen. Ze demontre zen telesail hura? Goenkalerekin erlaziorik ba ote zuen.

Goteborgen eman zituen azken egunak telesail honen inguruan ikertzen pasa zituen (suediarrek ez zioten kasu handirik egiten beraz, ez zuen ezer hobeagorik egiteko). Galdezka ibili ondoren, Vassilys Mynskinek 1967tik 1973arte zuzendutako telesail hau, Sobietar Batasunean audientzia lider izan zela jakin zuen. Informazio intrigante honekin Euskal Herrira itzuli zen eta kontatu bezain pronto ikertzen hasi ginen. Koldo Mitxelena eta Astigarretako liburutegietan dokumentazio lana egin ondoren ETBra deitu genuen gure usteak ziurtatzeko baina ez zuten gurekin hitz egin nahi izan. Hala ere, berandu zen, Goenkaleren sekretua, ez zen sekretua jada guretzako.

Dena, 1966ko arratsalde hotz batean hasi zen Dimitri Ugrumov Propaganda Ministrari sekretua eta Vassilys Mynski errealizadore siberiarra, San Petersburgoko “Golka” tabernan Vodkaz bustitako kafe bat hartzeko geratu zirenean.

Jarraituko du…

bewater

bewater 2006-12-18 11:49 #1

Hostia ba orain denak zentzu gehiago du... Joxelontxo hil eta gero berpiztearena errusiarren kontua izan behar du horiek erdi oaganoak baitira. Euskaldunok sinistun bezala ez genuke horrelakorik egingo hori bekatua baita.

Bestalde, niri esan didate Molotov generala ere telesailaren egileen artean zegoela, Txapas eta Tximaluzeren pertsonaiak asmatu omen zituen

indezent

indezent 2006-12-18 11:55 #2

Ba oraindik ez duzu kontatzeko dugun guztia entzun... beldurgarria. Polonioaren kontua dagoen bezala egonda beldur pixkat ere ematen du informazio hau jakinaraztea baina egin beharra dago, Euskal Herriak behar gaitu!.

ibarretxe

ibarretxe 2006-12-18 13:03 #3

Tentuz ibili, edozein kalekantoitan zuen zain egongo naiz!

kukue

kukue 2006-12-18 16:34 #4

Oain bai, oain danak koadratzen dik!! Esate nian nik ezinezkoa ziala kaxkurrio bezelako pertsona bat eun guztin moxkortuta agertzea. Personaje hoi rusoa dek!!! Eun guztie vodka eaten pasatzeik hotzetaz babestu nahien ta horreatik zijok karaja beti!!

Honek zeresan haundie emango dik...

axi olano

axi olano 2006-12-18 16:55 #5

Are harrigarriagoak Errusiatik datozen berriak, garrafoiko vodka-kontsumoa baretuko zutenak akaso: Inoizko negu-ataririk epelena izaten ari omen dira.

"Normaltasunera" laster bueltatuko dira ordea, hamabost egun barru sekulako hotz-denboralea sartuko zaienez.

Bide batez, albistegietan hain maiz entzuten den "Normaltasunera bueltatu" beharra, antsia hori norbaitek esplikatu beharko du... Edo txapelketa antolatu, a) "normaltasunera..." edo b) "y es que..." maizago zer esaten den argitzeko.

Normala beraz Errusian datozen asteetan vodka txarrez horditutako ehunka eskale izoztuta hiltzea da. (Normala Forbes magazineren ikuspegitik: Moscun 120.000 aberats daudela esatea, hoiei esker zenbat milioi txiro dauden gogoratzea baino normalagoa). Normaltasuna azalean... barrutik lehertzera doan "pandemonium"·a estaltzeko? Ta halere geruza epidermiko fin horrek ez du eztanda eragotziko.

Ta  zer du ikustekorik honek danak Goenkalerekin?    Ez, okurrentzia bat izan da... Ejem... Gero arte.

indezent

indezent 2006-12-18 17:03 #6

Hemen gaitik ateratzea ere normaltasunera itzultzea da ;). normalean horrelakoetan izaten ditugu elkarrizketarik interesgarrienak.

indezent

indezent 2006-12-18 17:04 #7

mmm... Ibarretxe horrek Antiguoko hizkera duelakoan nago

bewater

bewater 2006-12-18 17:49 #8

Gainera, ez al zarete konturatu Goenkaleko ertzainek KGBko polizien antza dutela? Kontuz ibili polonioarekin badaezpada

axi olano

axi olano 2006-12-18 22:21 #9

Poloni !! ume-garaian bizilagun ijitoen artean bat ere bahuen... Apolonia, pentsatzeiat.

KGBaz berriz, Benalmadenan bizi den ezagun kosobarrak esana: Costa del Sol.en KGBko jubilata asko bizi direla, Errusian ostutakoarekin bapo bizitzen... eta kieto-kieto ote daude, edo erreserban, edo Putin.i erakutsitako "abileziekin" gehio aberasten?

"Zaharra ez da izandakoa... luzaroan dena baizik". Be vodka, my tovaritx.

Utzi iruzkina: