The Indezents bloga >>

Atzo ieme-ren blogean sartu eta “nitaz bost gauza” izeneko post batekin topatu nintzen. Ikusita neukan post hau fotologen batean baina ez nekien blogetarako paso eman zuenik. Posta irakurri ondoren (oso datu interesgarriak denak) amaierara heldu eta lan hau egiten hurrengoetako bat ni izango nintzela ikusi nuen. Eskarrikasko motel baina ez da lan erraza izan. Hor doa: 1.- Ni ere kirolarekin hasiko naiz. Ni ere baloiari ostiko batzuk emana naiz baina azkar jabetu nintzen hura ez zela nirea (balaun lesioen aitzakiarik ez nuen behar izan, oso txarra nintzen). Orduan, duintasun minimo batekin j...


Azterketak bukatu dira eta proiektu berriak martxan jartzeko garaia iritsi da. Hasteko, berriz ere plastilinaren munduan murgiltzea erabaki dugu, ea urik aurkitzen dugun. Ideia stop-motion teknika erabiliz Anari azkoitiarraren “Aingura hegoduna” kantuarentzat bideoklip bat egitea da. Ziuraski, egiten goazen eran mila arazo eta mugarekin topatuko gara baina hasiko ez bagina ez genituzke topatuko beraz, aurrera. Espero dut jarraian erakusten dizuedan tipo hau gehiagotan ikusiko duzuena. Ea mobimenduan den…


Oroitzapen hoberenak gertatu ez diren gauzak direnean, zerbait oker doa. Batenbatek esana da oroitzapenak ametsak baino gehiago direnean zahartzen ari garenaren seinale dela. Ez zitzaion arrazoirik falta baina Ugartek zahartzen hasia zela eta motxilan ametsak besterik ez zeramatzala sentitzen hasia zen.Bizitzaren motorra arrixkatzea zela pentsatzen hasia zen eta berak, motor hori, betidanik itzalia izan zuela iruditzen zitzaion. Orainarte ez zen hontaz konturatu baina egia zen, benetan garrantzitsuak ziren gauzekin segurtasunean babestu zen beti eta beldurra izan zen babes horretan izan zue...


Berriz ere kutxan murgildu zuen bere burua Loinazek eta plastiko poltsa baten barruan zegoen gutun sorta bat hartu zuen. Hartu bezain pronto igorlearen datuen bila buelta eman zion lehen gutunari. Ez zuen ezer jartzen, zigilu baten marka besterik ez zegoen, Aritzaga Udalekua irakurri zitekeen hizki urdin lausotu batzuetan. Gutunari berriz ere buelta eman eta aurrekaldea  begiratu zuen. Amona Ixabel- Aitonaren etxea, hori bakarrik, ez zuen gehiagorik jartzen. Garbi zegoen gutun horiek ez zirela bere amonaren eskuetara iritsi eta norbaitek itzuli egin zizkikola, seguraski udalekuko begir...


Gaur bezalako egun batean Luis Ia, Espainiako Erreinuko buru izendatu zuten; Lunevilleko tratatua sinatu zen; Haitik, Santo Domingo inbaditu zuen 12.000 gizonekin; I. Mundu Gerratean, Suezeko Kanala itxi zitzaien itsasontzi neutralei; Wojciech Jaruzelski Generala, Poloniako lehen ministro izendatu zuten eta Alemanian, Berlineko Harresia birrintzeko obrak hasi ziren. Hala ere, gaurtik aurrera, Otsailak 9ko egun hau beste kontu batengatik izango da ezaguna. Gaur, Otsailak 9, SGAEren aurkako egun moduan aldarrikatzen dugu. Artista frustatu, diru-gose eta lapur hauen auekako eguna izango da Ots...


Bi egun daramatzat diska honi bueltak eman eta eman eta ez naiz nazkatzen (sukaldean ari zarela, horrelako musika baduzu soinu banada moduan, dena goxoago irteten da). Son handia hartzen ari da Wolfmother talde australiarra azkenaldian baina erenegun arte ez dut diska osoa entzuteko paradarik izan. Aurreko udan, Gasteizko Azkena Rock Festivaleko talde sorpresa izan ziren eta han izan ziren guztiak ahoa bete hortz utzi zituzten. Gerorago, Ben harperri eginiko elkarrizketa batean, azkenaldian gehien entzuten zuen taldea zela aitortu zuen. Ez dira erreferentzi txarrak baina diska entzun ondore...


Azken denboraldian filosofia klaseetan lantzen aritu garen Euskal Erro Kulturalen kontuak galdera gehiago utzi ditu nire buruan erantzunak baino. Blokea bera galdera handi bat zen egia esan: Ba al dugu, euskaldun moduan ezberdin egiten gaituen balio edo mundu ikusmolderik? Eta garai batean izan bagenu, mantentzen al dugu gaur egun? Momentu honetan, Zegamako Pub Irlandes batean nago, zerbeza txekiar bat eskuan, talde suediar baten akordeak bozgorailuetatik entzuten eta lagunekin Zelanda berriko errugby taldeaz hitz egiten. Zaila egiten zait testuinguru hain eguneroko honetan galdera handi ho...


Fardela hartu eta etzaulkira itzuli zen. Esertzean, bere lagun suediarraren hezurdurak Anttoni zaharraren belaun ortopedikoarena ematen zuen agonia ohiu bat bota zuen. Edozein egunetan ipurdiarekin lurrean zulo bat egiten bukatu behar zuen. Fardela iztarren artean jarri, paper marroia estutzen zuen sokatzarra askatu eta ireki egin zuen. Kartoizko zapata kaxa bat zen baina ez zapata kaxa arrunt bat. Altxor pirata bat ematen zuen. Egurra  izango balitz bezala margotua zegoen ia bere osotasunean baina iskinak urre kolorez margotuak zeuden taparen erdian erantsia zuen kartoizko sarrail ba...


Aurreko urtean egin genituen lanen artean dokumental bat ere bada. Dossierrerako (horrela izen zuen lanak, ez galdetu zergatik) suertatu zitzaigun gaia, gazteak eta munduaz duten ikuspegia izan zen eta La pelota vasca hain modan egonda ez genuen beste irtenbiderik izan; elkarrizketa ordu pilo bat grabatu eta montatzen zoratuta bukatu ondoren, dokumental bat aurkeztuko genuen. Egia esan, oso lan eskertua izan zen elkarrizketatuen jarrera ederra izan zelako. Ez genien galderarik egin, gaia planteatu besterik ez (hasieran mila km orduko abiaduran esaten den txapa) eta hortik abiatuta nahi zute...


Blog honetan ez da gehiegi hitz egin futbolaz eta ez dut uste aurrerantzean gehiegi hitz egingo denik ere baina gaurkoa salbuespen bat izango da. Atzo, igandero moduan, nire lagun resaka eta ni (lagun handia da, ez dit sekula hutsik egiten, beti hor) Realaren partidua ikustear joan ginen. Egia esan, aspertu egiten naute futbol partiduek, luzeak egiten zaizkit eta lagunen konpainian ikusteko ez badira, ez ditu ikusten. Gustatzen zait Errealak eta Osasunak zer egin duten jakitea, informatiboetan norgehiagoken laburpenak ikustea eta nire taldea zer fitxatu nahien dabilen jakitea baina futbolak...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!