Gure lagun resakaz Errealaren partidua ikusten

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-05 10:12
13

Blog honetan ez da gehiegi hitz egin futbolaz eta ez dut uste aurrerantzean gehiegi hitz egingo denik ere baina gaurkoa salbuespen bat izango da. Atzo, igandero moduan, nire lagun resaka eta ni (lagun handia da, ez dit sekula hutsik egiten, beti hor) Realaren partidua ikustear joan ginen. Egia esan, aspertu egiten naute futbol partiduek, luzeak egiten zaizkit eta lagunen konpainian ikusteko ez badira, ez ditu ikusten. Gustatzen zait Errealak eta Osasunak zer egin duten jakitea, informatiboetan norgehiagoken laburpenak ikustea eta nire taldea zer fitxatu nahien dabilen jakitea baina futbolak berak, jokuak, partiduak; aspertu egiten nau. Hala ere, igandeetan ez dut plan hobeagorik izaten eta betiko moduan, tabernara jeisten naiz palurdo horiek nola galtzen duten ikustera (denboraldi gogorra izaten ari da).

Ez naiz ni orain Realaren egoera aztertzen hasiko, ez da hori nire intentzioa (nahiko analisi absurdo bada komunikabideetan); Gehienbat, garbi dudalako jeitsi egingo garela, sentitzen dut errealzaleok, baina horrela da (nahiago izango nuke oker ibili). Aurtengo partiduak tostoi bat izaten ari dira, lo hartzeko modukoak eta Errealak aurrean duen taldea golak sartzen hasten denean besterik ez dira apur bat animatzen. Atzo ordea, zerbait ezberdina ikusi nuen eta horretara noa. Ez naiz fitxatu berri duten Herrera pakete horretaz ari, ezta burua aspaditik Danimarkan duen Dandy Skouboz ere eta ezta adinez eta tripaz pasata dabilen Savio Torteliniz ere. Atzoko partiduan, aspaldiko partez Errealeko jokalari baten eserlekutik altxatu ninduen eta aspaldi senitzen ez nuen “euforius futbolerusa” sentiarazi zidan; Uiiiiiiiiiiiiiiiii!!! Badakit frantziarra ez izateko nahiko txaubinista naizela baina gaurko honetan ez du zerikusirik jokalaria Beasaindarra izateak, benetan.

Erreala kontraerasoan zijoan eta Gorka Elustondok zuen baloia hanka artean. Errealaren aurtengo jokua nahiko telebisatua da (pasea eman baino hiru minutu lehenago dakizu zer egin behar duten; kaka) baina atzokoan, gure Gorkak atezaina aurreratuta ikusi zuen eta globo batekin zelai erdi ingurutik gola sartzen saiatu zen. Ez zuen sartu, gutxigatik, baina zutiarazi egin gintuen eskuekin burua eusten genuen bitartean. “Horrek zeuzkik potrok!” esan zuen baten batek tabernaren atzekaldetik. Ez dakit potro, kalitate edo jarrera kontua den baina zerbait berria da eta eskertzen diogu bi segunduz igande resakoso ilun bat ilusioa zipriztintzea; ziur nago gehiago izango direna. Animo eta eskerrikasko Gorka!

Beasaindar bat Errealean laralara lala… ( egia da, ilusioa egiten dit)

txomin_hood

txomin_hood 2007-02-05 10:25 #1

Nik ere gertu ikusi nian gola, bai! Kabendios, hortan ere ezin potra pixkat euki, e! Elustondo nolako jokalaria den eta taldeari zer eman diezaioken ikusteke dago oraindik, baina aitortu behar da 19 urteko mutil bati jarrera hobea beintzat ezin zaiola eskatu. Ez zen ezkutatu eta saiatu zen.

Ilusoa izango naiz (badakit), edo azken porroxkak kalte egingo zidan, baina ni datorren larunbatean Anoetara joango naiz, taldea animatzera atzo Sevilla alde hortan ateratako puntua beste hirurekin borobiltzeko. Bilbotik diarrea hotsa entzungo da orduan, badakit, eta Galizian ere marea beltza sumatzen hasiko dira, berriz.

Ia zihur bigarren mailan egongo gaituk, bai, indezent, baina nik jeitsi arte esperantza apur bat gordeko diat, milagroak ere egon badira eta...

indezent

indezent 2007-02-05 10:29 #2

Nik badaezpadare Errealaren kontrako apustuak egin eta egin ari naiz. Horrela behintzat, ziur ospatzeko zerbait izango dudala denboraldi bukaeran.

Kafetxo bat? Tere gaur hitzeiteko gogokin izango dek jajajaja

Gorka

Gorka 2007-02-05 11:22 #3

Ez izan hain pesimista oraindik aukerak dituzue eta, batez ere Lotina bezalako entrenatzaile bat aulkian izanda. Gainera atzoko jardunaldiko emaitzak ez ziren bat ere txarrak izan errealarentzako. Hori bai, pilak  segituan jarri behar dituzte.

Pol Emika

Pol Emika 2007-02-05 12:06 #4

Nire iritziz aurten bigarren mailara Nastic, Levante eta Celta jeitsiko dira; esperantza hori daukat. Ez dut Erreala jeistea nahi, ezta nire Athletic ere. Ez, ez gara jeitsiko ez zuek eta ez gu, beraz lasai.

Hala ere, zoritxarrez Erreala bigarren mailara jeisten bada eta Athletic ez, datorren urtean ligako "zelai-erdi" onena izango dugu: Jabi Martinez eta Gorka Elustondo.

indezent

indezent 2007-02-05 12:07 #5

...kottaduak...

i eme

i eme 2007-02-05 12:39 #6

Herriko koloreak ikusi zaizkik pixkat ;p
Arrazoia daukek; zeozer berria ikusi diau taldean eta eskertzekoa dek. Tristena dek, 19 urteko mutiko batek eta lehen mailan jokatu gabe zeokenak, beste guztiek baña aktitude obea izatea.
Erreala ez zekiat 1º mailan geratuko deken baña espero diat aktitude pattala zeukieken direktiboak, ekipoa uzteko potroak eukitzea.
Sosoman kanpora (konturatu ez dekenentzako, Fuentes).

indezent

indezent 2007-02-05 12:43 #7

Herri honetan dimisio hitzak ez du zentzurik, oso jarrera zabaldua da... Ea 2. mailako talde baten buru izan nahi duten

bewater

bewater 2007-02-05 15:16 #8

Londres leku hona dek Realaren penak ahazteko, Athleticekoa izan arren, pena ematen zidak Reala horrela ikustea, baina hanka eta erdi bigarren mailan dute jada. Gainera egindako fitxaketak itxurak egoteko besterik ez direla izan iruditzen zait, bestela norbait dezentea ekarriko baitzuten...behin beasaindar bat lehen mailan izango eta taldea behera, hori bai hori putada. Aupa Gorka eutsi gogor, hemendik gutxira Xabirekin batera Liverpool gobernatzen...

larrazarra

larrazarra 2007-02-05 16:16 #9

Bai, bai...

Gorka Elustondo Beasainadar jokalaria, aspaldio partez goierritar bat ikusten dugu lehen mailan jokatzen. Bere garaian "Txiki" Begiristain Mikel Lasa, ta gaur "Elus", egia da ilusioa pizten duen jokalaria da, gaztea, gogoa , sendoa, sasoi onean dago, ta Toke politekoa dugu, atzo gezurra badirudi ere lehen jaurtiketa berak egin zuen, ondo jotakoa... ta ondoren bere ausardiaz EMAIOK!! ta ia barrua.

Aupa Elus poztuko nituan eozein ekipo etorri ta munduko jokalari obenen arten ikustea. Ez etsi ta estutu hortzak.

Ez bakizue Elus-en Ama Alkizakoa da ta aita Itsasondokoa, horrekin dana esanda zeok!

indezent

indezent 2007-02-05 16:44 #10

Sentitzen det baino jokalari goierritar handi batetaz ahaztu zarete: Josu "Bekhenbauer" Sarriegi, San Mameseko Mariskala

axi olano

axi olano 2007-02-05 19:00 #11

Egie esan, BERRIAn atea dek Eizmendi anaiekin orri osoa Elustondori buruz... ta justu beste komunikabide baten balizko salbatzailetzat jo ta gero, letze nian egunkari hortan, arrazoi osoz ezin eska dakiokeela halakorik 19 urteko jokalari bakarrari...

http://preview.tinyurl.com/2v9uv9

Ta ikusteiat eztala erantzunkizunen garaien  lo edo lotsaz gelditzen dien oitakoa... lastima, gol hori sartu balu... baño igualtziok,  sartukoizkik makiñabat. Neekin 2. maila dala ta bazilatzen etortzen dienak jai zeukea. Esaten diat, "bale, 2. mailara jeitsi, arazo sakon, estruktural, sikologiko-kolektibo horren zornea sendau ta hutsetik hasi..." Zenbat apustu hala izango dala, 2. mailan edo 1.an?

nerediamond

nerediamond 2007-02-05 22:51 #12

Gaur lanera jun bez!!! Baine atzaldien euki dogu lana bai!! Con el puñetero reportaje...ai dioss ke desastre...

Bueno ikusten dot ia tortolikaz ahaztu zarela! Ia te has cambiau de bando?jeje! Ba oin dau todo triste kotxia, radixo barik!!! Gripiakin eta dabilela uste dot...nire antzera...

Portzierto, gaur klasera bueltau eta kapitulo batzuk galduta ninguen sarasuan klasien...jejejeje!!!

Ale, bixer arte!

Ana

Ana 2007-02-06 13:32 #13

Humm, aupa Gorka! Segi dadila horrela eta laster hamabostero Bilbon Athleticekin izango dugu.

Utzi iruzkina: