Euskal erro kultural eta Euskal kultuaren mundu ikuskeraz

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-08 10:04
4

Azken denboraldian filosofia klaseetan lantzen aritu garen Euskal Erro Kulturalen kontuak galdera gehiago utzi ditu nire buruan erantzunak baino. Blokea bera galdera handi bat zen egia esan: Ba al dugu, euskaldun moduan ezberdin egiten gaituen balio edo mundu ikusmolderik? Eta garai batean izan bagenu, mantentzen al dugu gaur egun? Momentu honetan, Zegamako Pub Irlandes batean nago, zerbeza txekiar bat eskuan, talde suediar baten akordeak bozgorailuetatik entzuten eta lagunekin Zelanda berriko errugby taldeaz hitz egiten. Zaila egiten zait testuinguru hain eguneroko honetan galdera handi horri erantzun koherente bat bilatzea.

Izan al dugu sekula mundu ikuskera edo balio sistema propiorik? Nik baietz uste dut, ez gaitu agian ezberdin egingo, ziuraski Kaukaso edo Andeetako beste kultura batek antzeko balio sistemarekin funtzionatu zuelako edo duelako baina hala ere, balio sistema hau gurea da, propioa eta harro egon beharko ginateke (badugu euskaldunok ezberdin sentitzeko beharra, hau izango da agian erroetako bat). Adibidez, solidaritate kolektibo edo komunitate zentzu oso berezia izan dugunaren pentsamendua daukat. Hau garbi geratzen da garai bateko baserri auzoetako elarrekiko erreparazio sistemari begiratzen badiogu: Etxezarretaren baserrian behi bat otsoek akatu bazuten, bizilagun guztien artean berri bat erosten zioten. Horrelako jarrerak aintzinatik zetozen eta bere jatorria kultura baten mundu ikuskeran zegoelakoan nago.

Hala ere, eta gaur egungo euskal gizarteari begiratzen badiogu ondorio batera iristen naiz: Kultura arteko entsaladaren garai hauetan, oso gauza gutxik jarraitu dute gurekin “Euskal mundu ikuskera filosofiko” deituko diogun horretatik. Nire ustez, mendeetan zehar kanpo influentzia eta globalizazio kultural basatia gainditzea lortu duten zantzu bakarrak bi mailatan banatu genitzazke: Bat, Plazerrezkoak eta bi, Subkontzienteak.

Gaur egungo gizarte indibidualista honetara iritsi arte, komunitate arloko erresponsabilitate guztiak galdu ditugu bidean zehar. Ardura edo respontsabilitatea eratortzen zituzten balioak baztertzen joan gara berriengatik ordezkatuz; hots, elkarrekiko erreparazioa, salvese quien pueda-ren ordez. Beste alde batetik ordea, plazerra ematen diguten gauzak gure alboan mantendu ditugu nahiz eta kortina komunitario baten azpian kamuflatu; parranda, edana, jana, sagardotegiak, sozietateak, herrietako festak…

Hala ere eta plazerraren bide horretan, badira subkontzientearen izara azpian ezkutatuta geratu zaikigunak, hor ditugunaren erabat kontziente ez garenak eta plazerraren bide horretan nahiko zama astun bihurtu zaizkigunak ere. Garbi dago Euskal Kulturaren Erro kultural filosofiko horien artean matriarkalismoaren bigentziarekin topatzen garena. Emakumearen irudi ezberdina, gurea, errespetu desproportzionatu batez hornitua. Ez dut esan nahi emakumeak ez duenik zapalkuntzarik jasotzen, tontakeria izango litzateke hori esatea baina Euskal Herri euskaldunean emakumeek badute ixileko botere moduko bat, gizonak kapatzen gaituen botere moduko bat.

Bi ondorio garbi ateratzen ditut folio bateko dibagazio honetatik: Hau dela Euskal Herrian larrua hain gutxi jotzearen arrazoia eta Sigmun Froidek izugarrizko txolloa izango lukeela gurean  konzesionario bat irekiko balu. Nik, nire zerbeza txekiarrarekin jarraituko dut.

i eme

i eme 2007-02-08 11:44 #1

Ostia hi! Ona. Filosofi klase hoietara apuntatu beharko neok. Gure barraondoan ere izaten dituk honen antzeko filosofi elkarrizketak baña herri hontan larrua hain gutxi jotzearen arrazoia ez genian bilatu.<br />

indezent

indezent 2007-02-08 11:45 #2

Beharretik sortutako teoria duk jajaja

Pol Emika

Pol Emika 2007-02-08 11:59 #3

<p>Gure euskal nortasunari zerbait aurpegiratzekotan Indezentsek aipatutako hori leporatuko nioke, izan ere, ez ala dago gurea (euskalduna) desagertzeko zorian? Arrisku hori desagertzekoeko ez al&nbsp;litzateke normalena izango&nbsp;&nbsp;Euskal Herrian larru gehiago jotzea? Agian azalpena zera da: gutxik, hau da, betikoek,&nbsp;baña oso&nbsp;sarri jotzen dutela. </p>

indezent

indezent 2007-02-08 12:06 #4

<p>Ba nik ez dizkiat horiek ezagutzen baina batenbat arrapatu bi hosti emago zizkioat... zin dagit.</p>

<p>Babestu dezagun Euskal kultura! Bide bakarra larrua jotzea bada ba zer demontre?! ni saktrifikatuko naiz zuengatik lagunok, lasai</p>


Utzi iruzkina: