The Indezents bloga >>

Atzo esan bezala, Bilbon izan ginen larunbatean Imanolen erakusketa ikusten baina banituen arrazoi gehiago Bilbora joan nahi izateko. Nire bizitzako lau urte pasa nituen han ikasten eta azken espedientea firmatzera joan nintzenetik ez nintzen bertara itzuli. Urte ederrak izan ziren baina egia esan, nahiko nazkatuta bukatu nuen Bilboz (herrikoa naizela konturatzeko balio izan zidan behinipein). Hala ere, oroitzapen oso onak ditut urte horietakoak eta berriz ere leku ezagun horiek ikusteko gogoa nuen. Badakizue unibertsitate lehen urteak nolakoak izaten diren eta nola ez, nireak ez ziren ezbe...


Zubia luze joan da eta gogorra suertatu da azkenean Lazkao festak zirela medio (ez dugu erremediorik). Hala ere, probetxuzko gauzak ere egin eta ikusi ahal izan ditugu ia akueduktoa zen honetan. Joan den larunbatean Bilboko Riberako Merkatuan izan ginen epelde-mardarás galeriak antolaturiko Outsiders erakusketa ikusten. Printzipioz Imanol Aizpuru artista eta lagunaren lana ikustera joan ginen hara baina egia esan, beste artisten lanak ere gustatu zitzaizkigun orokorrean. Artea ez da nire gai errekurrenteenetako bat eta egia esan nire kultura artearekiko ez da zabalegia (zero patatero). Hala...


Aste honetan, lan batzuk direla medio, kantu bat dabilkit buruan bueltaka etengabe. Harrigarria bada ere, talde honen makina bat abesti ezagutzen nituen nahiz eta beraien diskarik etxean ez izan. Horrelako gauzak gertatzen dira horrelako taldeekin, handiegiak egiten dira eta dagoeneko ez daukazu beraien lanik izan beharrik diskografia erdia ezagutzeko. Zalantzazko ohore hau talde gutxik dute (Roliñak adibidez) eta gaur hizpide dudan hau irlandarra dugu: U2. Esan bezala ez nuen kantu honen berri eta halako batean, bewaterri esker ezagutu nuen bere blog zaharrean sartu nintzen batean. Egun ha...


Originala eta bertsioa, maixua eta ikasle txarrak, Saguesen debalde ikus daitekeena eta Belodromoan ikusi ahal izateko 100 eurotik gora ordaindiu beharrekoa, bihotza eta burua, barnekoa eta azalekoa, indarra eta kontrola. Bi bideoklipak ikustearekin nahikoa da bi izpiritu erabat ezberdin direla konturatzeko. Egunero gehiago gorrotatzen ditut Roliñak; beraiek bai like a rolling stone...


        


Gaurko honetan ere ez gara Ennio Morriconeren soinu banda edo John Forden filmetako doinuez ariko, gaur ere Palmeko Basamortuko doinuak izango dira gure basamortuko musika. Behin baino gehiagotan aritu gara Kyuss eta The Queens of the Stone Age bezalako taldeez blog honetan eta joan zen larunbatean bi talde handi hauez gozatzeko aukera izan genuen Beasaingo Melmak Gaztetxean, edo ia-ia behintzat. Ez dakit denbora nondik atereatzen duen baina lana ederki egiten du Beasaingo Gaztetxeko jendeak. Astebururo izaten da zehozer eta aurrekoan bezela, batzuetan gure gustokoa ere izaten da eskaintze...


-         Aupa hi aspaldiko! Zemuz ibili haiz Amsterdam alde hortan? -         Ba ederki egia esan, hura beste mundu bat duk -         Eta… zeoze ekarriko hiean ez? -         Hi beti bezain altruista kar kar. Nola ez ba! Hartu zak harri-koxkor hau eta gozatu zak hemen etzagok holakoik eta -         Hoi dek hi! Eskerrikasko! -         Hartu zak papel bat -...


Zenbat gauza okurritzen zaizkidan eta ze gutxi diren hemen esateko aproposak...


Hazitakoa jasotzen omen da eta Imanol Aizpuru artista beasaindarrari ere tokatu zaio azken urtean egindako lan guztiaren fruituak jasotzea. Bartzelonako Almazen kulturgunean bere erakusketa itxi berri duenean hurrengoari ekin dio eta egia esan, ez da batere aukera txarra. Bilboko Erriberako merkatuan zabalduko da datoren ostiralean Apirilak 20, Outsiders izena daraman erakusketa eta bertan akademizismotik ihes egiten duten 12 artista gaztek hartuko dute parte. Artistek hamaika jatorri dituzte; Munich, Azkoitia, Caracas, Zurich, Iruñea… eta Beasain. Ohore bat da Imanolentzat horrelako erakus...


300 Zuzendaria: Zack Snyder Gidoia:  Zack Snyder, Kurt Johnstad eta Michael B. Gordon; Frank Miller eta Lynn Varleyren komikian oinarrituta Aktoreak: Gerard Butler (Leonidas), Lena Headey (Gorgo), David Wenham (Dilios), Dominic West (Theron), Vincent Regan (kapitaina) Herria: AEB Urtea: 2006                                Duela urtebete edo entzun nuen lehen aldiz Frank Miller komikigilearen izena. Egun hartan, Robert Rodriguezek zuzendu...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!