aizpuru&indezent Little Miss America Arratsaldeon denoi! Bai ni naiz, ekuadorreko alde honetara dagoen tiporik ederrena. “Zermoduz gaur JC? Oraindik asko hobetu beharrean hago nire mailara iristeko… beno, zer demontre, hik eta nik bazekiau hori ez dekela inoiz gertatuko kar kar kar”. Ederra dago hondartza gaurkoan bai jauna. Bada garaia itsaso zakar honetako olatuek nire lerdentasuna ezagutu dezaten. “Aupa Jeny! Zer da irribarre hori? Atzo gauekoa ahaztu ezinean ala?” Pff, delitua izan beharko litzateke ni izatea, bidegabekeria bat da besteentzat. “Hara nor dagoen hor! Hori ipurdi ...
Lehenengoa originalean eta bigarrena dramatizatua; oso musika egokia
Bada denbora The Indezents hau lekuz kanpo somatzen nuela. Garai batean hemen ibiltzen ziren blogariak ez ditut aspaldi ikusi eta eremu hau nahiko ezegazuna iruditzen hasi zitzaidan; egia esan, blog hau obligazio moduan ikusten hasia nintzen ez zait senhtsazio hori gustatu. Horregatik, eta aldaketa jarraipenaren giltza delako, joan den astean blog berri batekin hasi nintzen eta egia esan, gustora nabil. Blog berria eta alias berria noski: Ignatius_Bukowsky The Indezents hau erabiltzen jarraituko dut baina beti ere, egiten goazen lanak erakusteko edo aurkitzen ditudan gauza bereziak zintzili...
Gaurkoa ostirala dugu, gure oporretako azken ostirala alegia. Hurrengo astean kurtso berri bati hasiera ematea suertatzen zaigu, berria eta azkena, hemen amaituko baitira nire ikasle garaiak (ofizialak behinipein). Joan den urtean ederki aprobetxatu genituen lanerako eman zizkiguten (eta bilatu genituen) aukerak eta aurtengoan ere bide berdinetik joango garelakoan nago. Horregatik, eta gure buruak motibatzeagatik, hor doaz azken urtean egin genituen bideoak. Ea aurtengoan ere beste hainbeste egiten ditugun!
...Josu Ionek politika utzi eta Madrilen denak atsekabetuta... ez da hain berri txarra izango... Bazen garaia!
Hau da gure izpiritua... (ez ote dute explotatuta izango...)
Denbora aurrera doan eran telebista gutxiago ikusten dut (eta ez zait gaizki etorriko, garai batean asko ikusten bainuen). Garbi dago egunean zehar ezin litekela telebistarik ikusi (Pantojaren bizia zure preferentzien artean ez badago behintzat) baina orain gutxi arte, gaueetan behintzat, “teleserie” edo saio atseginen bat topatzen nuen. Azkenaldian hori ere ez. Aspaldi dut sentsazioa telebista putamierda bat dena (zein aberatsa den gure euskera…) eta egunero garbiago dut azkenean fundamentuzko telebista bat ikusi ahal izateko ordaindu egin beharko dugula; plataforma digitalak etab (O...
Atzo blogari bizi pixka bat ematen hastea erabaki nuen berriz ere eta nola ez, musika erabili nuen helburu horretarako. Atzoko postean joaten ari zaigun (noizbait gure artean izan bada behintzat…) uda honi soinu banda jartzen saiatu nintzen baina zerrenda horretan hutsune garrantzitsu bat sentitu nuen.Uda honetan aurkikuntza handiak egin ditut baina handiena gaurko post honetako protagonista nagusia dugu: Willis Drummond eta bere anthology diska. &nb...
Uda amaituz doa eta berriz ere betiko errutinara itzultzea tokatzen da (hau ere errutina ederra…). Egia esan, aurtengoa ez da uda oso arrunta izan (eta ez naiz izan dugun klima tropikal izugarriaz ari). Kontua da, uda honetan praktiketan aritu naizela eta lehen aldiz nire bizitzan ez dut oporrik izan (ikasle profesionalak gaizki ohituta gaude). Hiru hilabete egon naiz irratian lanean eta egia esan, esperientzi bikaina izan da. Asko ikasi dut eta lan goiz luzeetan (bost orduko lanegunak oso gogorrak dira), musika izan dut bidailagunik hoberena. Irratia eta musika, koadrila ederra. Beti irudi...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D