The Indezents bloga >>

...ze uste zenuten ba...?


“Zer? Gaur ohetik erorita edo botata?”. Baziren hilabete pare bat esaldi hau entzuten ez nuena eta gauza bakarra esan nahi du; Segura Irratian nagoela berriz ere. Praktikak amaitu genituen eta karrera amaierako proiektu edo KAParekin (inizialek beste maila bat ematen dute) hasteko ordua iritsi da. Hemendik aurrera ez naiz ohetik bota beharko irrati saioari ekin ahal izateko. Hemendik aurrera, irrati saioa amaitu ondoren botako naiz ohera. Hurrengo asteartean, azaroak 13, hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian. Astearte, asteazken eta ostegunetan izango gara han gaueko 10:30etatik 01:0...


Honakoa iritsi zait gaurkoan e-mailera. Erantzun ezean meteorito batek jota edo dinosauro urdin batek irentsita amaitzea eragiten zuten e-mailekin nahikoa ez bazen, hona hemen kate absurdoen hurrengo mutazioa: "Hola a todos,Generalmente nunca envío mensaje de este tipo, pero este mensaje me lo envía una buena amiga abogada et creo que es una oportunidad muy interesante. Ella me dice que esto funcionará, si FUNCIONARÁ.¡Después de todo no tenemos nada que perder!Me dice: Soy abogada y conozco la ley. Esto es cierto. No se confundan AOL y INTEL mantendrán sus promesas por miedo de ser imp...


Hona eraman nau gaurkoan youtuben buruturiko espedizioak:


LUCIO Zuzendaritza: Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga Gidoia: Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga Argazkia: Javi Agirre Musika: Pascal Gaigne Herrialdea: Euskal Herria Urtea: 2007                                     Horixe da Lucio Urtubia (Cascante 1931). Atzokoan (zubiari atsedenaldi bat ematekotan) zinera joan ginen Lucio filmea ikustera. Euskal Herrian eginiko filma hau ikusteko genuen azken aukeretako bat izango zen ...


Aurrekoan Donostiatik oinez nindoan (ez Donostia osotik, zati bat bakarrik e!) eta kale iskina batetik bestera ohiuka zebiltzan bi amonekin topatu nintzen: - Eta hauek! Non daude? - Ba hor, Irish Coofean! Harrapazak amona! Irish Coofe! Nik ez dakit ondo idatzi dudan ere eta hor zebilen amona Irish Coofee-ka taberna edo sozietate esango balu moduan. Ez dakit hau garai bateko Jaustinjausa edo Martin Bulla-ren bidetik doan edo amonak ere globalizatzen ari diren baina ni, okotzarekin lurra ikutzen utzi ninduten eta portzierto, oso hotza zegoen.        &nb...


…a tutti jorobi! Ba al da inor esaldi hau sekula entzun ez duena? “El cuatro por delante el siete por detrás, joroba con joroba, haber quien ganara”. Dagoeneko badakizue gehienok nortaz ari naizen. Ez da sekula telebistan agertu, ezta antzoki batean ere, ez du libururik idatzi eta ezta egunkari batean artikulurik ere, ez da sekula famosa batekin oheratu (guk dakigula behintzat) eta ez du krimen izugarririk burutu (hau ere, guk dakigula…) baina tipo hau, Penintsula Iberiar osoko tiporik ezagunenetako bat da. Haurrak ginela (orain baina gehiago esan nahi dut), eguna kamelluetan igarotzen genu...


Izugarri gustatzen zaizkit bideoklipak (ez dut uste berri honekin inor harrituko dudanik). Joku asko ematen duen formatoa dela iruditzen zait eta azken hamarkadetan obra izugarriak egin direlakoan nago musika eta bideoa uztartuz. Ez dut uste bideoklip on bat egitea posible denik musika onik gabe. Bat baina gehiago ikusi ditut imagina aldetik izugarriak bai, baina musika kaxkarrekoak, eta hauek, ez dute normalean ikuslea erakartzen. Bideoklipa musika edo bideoa baina gehiago da; bideoklipa, bien arteko sinbiosia da (zein transzendental jarri naizen, asteartea edo…) Bideoklip bat egiteko lehe...


- Hombre hi! Ze itten dek hemen? Aspaldi hemendik azaldu gabe… - Ba, lituta ibili neok - Bai bai, erabat liatuta behar hon. Hemen behintzat, hitaz ahazten hasita gendean. - Gendean? Eta bestek nun zerekpa? - Etzekiat ba, hoik e liatuta ibiliko dittuk… - Ta hi, zemuz habil? Aurrekon neskak esan zitean kalen hikin eon ziala - Bai, eon ginttuan. Lanetik bueltan nittuan. - Ah, Ondo - … - … - Zerbeza bat hartuko dek? - Bai, ata hiek bat aspaldiko partez! - Kelerra eaten jarraituko dek ezta? - Bai noski, hemen gauzak ez dittuk aldatzen! - Etzekiat ba…


Kantu hau entzuten dudan bakoitzean filme bateko eszena bat etortzen zait burura baina ez dut lortzen zein filmetakoa den oroitzea. Laguntzarik?


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!