Pantomima Pantomimaren kalean

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-30 11:20
5

Izugarri gustatzen zaizkit bideoklipak (ez dut uste berri honekin inor harrituko dudanik). Joku asko ematen duen formatoa dela iruditzen zait eta azken hamarkadetan obra izugarriak egin direlakoan nago musika eta bideoa uztartuz. Ez dut uste bideoklip on bat egitea posible denik musika onik gabe. Bat baina gehiago ikusi ditut imagina aldetik izugarriak bai, baina musika kaxkarrekoak, eta hauek, ez dute normalean ikuslea erakartzen. Bideoklipa musika edo bideoa baina gehiago da; bideoklipa, bien arteko sinbiosia da (zein transzendental jarri naizen, asteartea edo…)

Bideoklip bat egiteko lehengai nagusia (musikaz gain noski), ideia bat da eta horretaz ariko gara gaurkoan (nahi baduzue noski, blogismoa askatasuna da). Gogoan dut liluratuta utzi ninduen lehen bideoklipa. Hamalaubat urte izango nituen garai hartan eta igande goiz batean Canal +en botatzen zuten saio horietako batean Eagle Eye Cherriren (Nene Cherryren anaia) Save Tonight kantuaren klipa ikusteko aukera izan nuen. Ideia sinplea da, ez hain baliabide sinpleekin egina baina ideia sinplea. Izugarri gustatu zitzaidan eta agian, hortik datorkit afizioa.

Kontua da, aurrekoan Melendiren azken bideoklipa ikusi nuela (a ze rollo aldaketa e?) eta ahoa bete hortz utzi ninduela. Garbi dago klip hau zuzendu duenak Eagle Eye Cherryren  bideoklipa gustoko duela eta inongo eskrupulurik gabe, goitik behera kopiatu dio ideia. Hala ere, lezio izugarria emango digu gaurkoan Melendik bere Calle de la Pantomima kliparekin: Ideia on bat nola hautsi, txikitu, birrrindu, deuseztu, suntsitu, zukutu edo maspildu daitekeen. Hori bada, pantomima izugarria.

nerediamond

nerediamond 2007-10-30 16:02 #1

Bua! nahixau Eagle askogatik eh!!! Ze oroitzapen!!!

Oin bai, oin klasera formal formal....

ale!

indezent

indezent 2007-10-30 16:14 #2

Bai bai, oaintxe nijo ;)

borthuzai

borthuzai 2007-10-30 18:22 #3

omenaldia txo! omenaldia!
horri omenaldia deitzen zaiok! ez hai hola jarri! ;-)
beste bi hauek bezela: bat eta bi

indezent

indezent 2007-10-30 20:10 #4

Omenaldia? Omenaldia, omentzen ai haizela onartzen dekenen izaten dek normalen eta gauza bat esango diat; Eagle Eye Cherryri Melendik egin zioken omenaldia  bezelako bat egiten badiate sekula, ihes in zak korrika, benetan ;)

indezent

indezent 2007-10-30 21:03 #5

...portzierto, eskertzen dek aportazioa. Ez nizkian ezautzen eta antzekotasune nik proposatutakoan baina nabariagoa dek.

Thanke

Utzi iruzkina: