Izugarri gustatzen zaizkit bideoklipak (ez dut uste berri honekin inor harrituko dudanik). Joku asko ematen duen formatoa dela iruditzen zait eta azken hamarkadetan obra izugarriak egin direlakoan nago musika eta bideoa uztartuz. Ez dut uste bideoklip on bat egitea posible denik musika onik gabe. Bat baina gehiago ikusi ditut imagina aldetik izugarriak bai, baina musika kaxkarrekoak, eta hauek, ez dute normalean ikuslea erakartzen. Bideoklipa musika edo bideoa baina gehiago da; bideoklipa, bien arteko sinbiosia da (zein transzendental jarri naizen, asteartea edo…) Bideoklip bat egiteko lehe...