Gauza gehiegi buruan eta buru gehiegi gauza berdinean. LOCO!!!! Behin ero egonda, hobe honen moduan ezta...
Joan zen igandean Errealak Malagaren aurka jokatu zuen Anoetan (lasai, ez dut eta txinatarrez hitz egin behar…) eta nire bi lengusuak (errealzale amorratuak nola ez) autobusean joan ziren nahiko pinta txarra zuen neurketa hau ikustera. Gauzak ordea, ez ziren gaizki joan Errealak 2 eta 0 irabazi baitzuen baina nire lehengusuek, ezin izan zuten azken orduerdia besterik ikusi. Zergatik? Ba Tolosa inguruan, hain maite dugun N-1a lanak direla eta estutzen den lekuan, autobusak ormigoia jo zuelako. Badakizue gauza hauek nola doazen, ertzaintza etorri, bidaiariak autobusetik jeitsi, autoei begira ...
Telebista dexente ikusten duten horietakoa izan naiz beti baina azkenaldian ez diot batere kasurik egiten. Eguenero bi gauza besterik ez ditut ikusten; gauean, irratitik etxera heltzean Buenafuenteren azken orduerdia, eta eguerdi aldean bazkaltzen ari naizela, harrapatzen dudana. Ez dut kexarik Buenafuenterekin baina gaur eguerdian tripak nahastu zaizkit nahiz eta bazkaria goxo askoa zegoen. Ana Rosa handia Rigoberta Menchú elkarrizketatzen ari zen… beno, elkarrizketatzen edo Rigoberta zuritzen. Ez dut Rigoberta Menchúren aurka ezer, kontrakoa. Ez dut bere bizia goitik behera ezagutzen eta ...
Normalean, Eskoriatzatik Beasainera itzultzen naizenean, etxera joaten naiz zuzenean baina izaten dira egun batzuk odola bereotuta edo erreta itzultzen zarena eta horrelakoetan nahiago izante dut tabernatik pasa kafesne goxo bat eta kaña bat (Kelerra noski) hartzera. Atzokoa hauetako egun bat izan genuen eta autoa mataderoan aparkatu ondoren, tabernara abiatu nintzen. Gerturatzen ari nintzela hantxe zebiltzan betiko haur ijituak jolasean eta ohiuka. Atzokoan bi besterik ez ziren eta 100bat metroko bizikleta lasterketak egiten ari ziren. Haurretako bat argal-argala zen eta mountain-bike txul...
Estimado señor o señora que lee los e-mails de Keler: Le escribo esta misiva para confesarle que desde muy temprana edad somos asiduos consumidores de su producto estrella y cuando digo asiduos, quiero decir asiduos de verdad. La cuestión es que siempre hemos entendido el beber Keler como un rasgo de personalidad y también, por que no decirlo, como una forma de entender la vida. Respetamos a la rubia de 18 años como si fuera nuestra propia mujer ya que es la única que nunca nos ha abandonado. Nuestro compromiso con su producto es tal que nunca acudimos ni a bares, tabernas, cantinas, teatro...
No vine aquí para hacer amigos pero sabes que siempre puedes contar conmigo dicen de mi que soy un tanto animal pero en el fondo soy un sentimental Dame una sonrisa de complicidad toda tu vida, se detendrá nada será lo mismo, nada será igual ya sabes feo, fuerte y formal En el calor de la noche, a plena luz del día siempre dispuesto para alegrarte el día hombre de bien, a carta caval y como el duque; feo, fuerte y formal
Agur denoi! Aspaldi ikasi nuen euskeraz agur hitzak esanahi bikoitza duela. Bertsolari eta dantzariek egunon esan ohi dute agurrekin (makina bat aldiz ikusi ditut herriko plazan), baina ezagutzen dudan jende guztiak (herriko plazatik kanpo noski), betirako agurtzeko erabiltzen du hitz hau; ez geroarte edo bihar arte, betirako. Horregatik, inoiz baina egokiago iruditzen zait gutun hau, hitz honekin hastea. Gaur gauean nire bizia amaituko da. Ez da luzeegia izan baina oso heldua naiz nire adinerako (hori esaten didate behintzat) eta denbora ongi aprobetxatu dudalakoan nago gainera. Gaur...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D