Haur ijitu lodikotearen bizikleta lasterketak
Normalean, Eskoriatzatik Beasainera itzultzen naizenean, etxera joaten naiz zuzenean baina izaten dira egun batzuk odola bereotuta edo erreta itzultzen zarena eta horrelakoetan nahiago izante dut tabernatik pasa kafesne goxo bat eta kaña bat (Kelerra noski) hartzera.
Atzokoa hauetako egun bat izan genuen eta autoa mataderoan aparkatu ondoren, tabernara abiatu nintzen. Gerturatzen ari nintzela hantxe zebiltzan betiko haur ijituak jolasean eta ohiuka. Atzokoan bi besterik ez ziren eta 100bat metroko bizikleta lasterketak egiten ari ziren. Haurretako bat argal-argala zen eta mountain-bike txulo baten gainean zijoan; bigarrena aldiz, hainbeste aldiz zigarro bat eskatu didan hamarbat urteko haur lodikotea zen eta honek ez zuen mountain-bike txulorik BH mitiko horietako bat baizik.
Nire alboan zeudela hasi zuten lasterketa eta lodikoteak izugarrizko egurra eman zion ijitu argalari. Hala ere, helmugara iristen ari zela ohiukatu zuenak piztu zuen nire arreta: “Para ser gordito hay que gaaaaaaaar!”. Ez dakit esan nahi zuena esan zuen baina ulertu niola uste dut edo agian ez…. Agian ez zuen gorditoa izateko ederki irabazi ziola esan nahi. Agian, nahi zuena esan zuen ijitu lodikoteak; gordito bat izanda irabaztea besterik ez zaiola gelditzen alegia. Gorditoa izan eta errespetatua izateko, irabaztea besterik ez duela… edo agian ez, agian nire haur garaiak etorri zaizkit burura eta haur lodikotearen kausarekin bat egin dut…
Kontua da, tabernatik ateratzean haurrak bertan jarraitzen zutela baina oraingo honetan bere ama ohiuka ari zitzaien; “Vamonos a caasaaaa!”. Esaldia amaitu, kontainer gainetik kristalezko hontzi bat hartu eta hanka ondora bota zien. Haurrak izotuta geratu ziren ama hurruntzen zen bitartean eta ijitu lodikoteari bere fat rules izpiritua itzali zitzaion.
Para ser gordito hay que ganar zioen haurrak bizikleta gainean zijoala baina gordito batzuek besteek baina zailago izango dute beti zerbait irabazteko; lastima. Hala ere, ez pentsa lastima dela eta haurrari zigarroak ematen hasiko naizenik e! Hori ez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: