Surrealismoa, hipokresia eta kazetaritza (AR eta Rigoberta Menchú)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-28 14:11

Telebista dexente ikusten duten horietakoa izan naiz beti baina azkenaldian ez diot batere kasurik egiten. Eguenero bi gauza besterik ez ditut ikusten; gauean, irratitik etxera heltzean Buenafuenteren azken orduerdia, eta eguerdi aldean bazkaltzen ari naizela, harrapatzen dudana.

Ez dut kexarik Buenafuenterekin baina gaur eguerdian tripak nahastu zaizkit nahiz eta bazkaria goxo askoa zegoen. Ana Rosa handia Rigoberta Menchú elkarrizketatzen ari zen… beno, elkarrizketatzen edo Rigoberta zuritzen. Ez dut Rigoberta Menchúren aurka ezer, kontrakoa. Ez dut bere bizia goitik behera ezagutzen eta egia esan, ez dakit bere inguruan Nobel Saria jaso zuela baina askoz gehiago.

Kontua da, erabat surrealista iruditu zaidala elkarrizketa hau. Zer egiten du ARk Rigobertari loreak bota eta bota? MT (Maria Teresa alegia) bera baina fatxagoa den AR, lider indigena bati loreak botatzen! ARk defendatzen duen guztiaren aurka egongo den Rigobertari loreak botatzen!

Bota diezaiogun imaginazio pixka bat. Imaginatu Rigobertak defendatzen dituen gauzak defendatzen dituen gauza berak defendatzen dituen norbait dela ESan (Espainiar Estatua alegia), munduarekiko Rigobertak duen ikuspegi bera duen norbait dela ES gaixo honetan. Zer gertatuko litzateke? Ba ez lukeela bere saioara gonbidatuko, hori ziur. Izan gainera, izango da batenbat.

                  


Utzi iruzkina: