Telebista dexente ikusten duten horietakoa izan naiz beti baina azkenaldian ez diot batere kasurik egiten. Eguenero bi gauza besterik ez ditut ikusten; gauean, irratitik etxera heltzean Buenafuenteren azken orduerdia, eta eguerdi aldean bazkaltzen ari naizela, harrapatzen dudana. Ez dut kexarik Buenafuenterekin baina gaur eguerdian tripak nahastu zaizkit nahiz eta bazkaria goxo askoa zegoen. Ana Rosa handia Rigoberta Menchú elkarrizketatzen ari zen… beno, elkarrizketatzen edo Rigoberta zuritzen. Ez dut Rigoberta Menchúren aurka ezer, kontrakoa. Ez dut bere bizia goitik behera ezagutzen eta ...


Azken iruzkinak