Hiru urterekin hasi nintzen eskolara joaten. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarrena, hirugarrena… Institutura joateko garaia ere iritsi zen eta han ere ez ginen aspertu (ez da bizi balorazio txarra ez aspertzearena…). Institutua amaitu eta Bilbora joan nintzen. Ez nuen garbiegi zer ikasi nahi nuen baina baina bai etxetik irten nahi nuela. Lau urte eman nituen Bilbon eta han egin beharrekoak amaitu ostean (han ere ez ginen batere aspertu) Eskoriatza aldera jo nuen bizi guztian ikasi nahi nuena ikasteko asmoz. Lau urte igaro dira ordundik, hogeita hiru eskolara ...
-Bizitzan izan dudan zorterik handiena zu ezagutzea izan da -Eskerrikasko -Eta badakizu zer izango litzatekeen hori baino hobea? -… -Zu nitaz maitemintzea -Ah, gaur ere ametsen bat izan duzu ezta? -...
Atzo gauean etxera iritxi, ederki afaldu eta telebista aurrean jarri nintzen. Betiko moduan, ez zegoen gauza handirik ikusteko eta horrelakoetan azkenaldian egiten dudan moduan, La Sextaren bila jo nuen ikusteko moduko zerbaiten bila. Futbol partidu bat botatzen ari ziren; Espanyol – Atl. Madril; lastima. Errealaren edo Championseko partiduak besterik ez naiz osorik irensteko gai. Hala ere, zer demontre ari da esaten telebistako ahotsa? Eeeh! Katalanez ari da! Ja ja ja, La Sextako hauei burua joan zaie! “Aita! escucha, está hablando en Catalán!”. “Eso es el idioma”. Telebistako mando...
Horrelaxe egon naiz aste batez. Makina bat aldiz entzun izan dugu karterekin kontuz ibiltzeko, baita gu geu leku batera iristean ere (nire lagunak horrelakoak dira…). Beste askotan ere, entzun izan dugu parranda masiboetan karterak aurreko poltsikoan gorde behar direla edo horrelakoetara ezin dela poltsorik atera. Bai, niri ere esan dizkidate horrelakoak baina zer nahi duzue esatea? Norberari gertatzen zaion arte ez dugu kasu izipirik ere egiten (San Pedroren eskolakoak gu…). Orain bi aste Lazkaoko jaietan izan nintzen eta ederki pasa ostean (behintzat ez zidaten parranda hasi...
Asten honetan atzera begira jarri eta Keler Nation Erresumak sei hilabete dituela konturatu naiz (azkar igarotzen da denbora, azkarregi). Hala ere ez du bizi askoz luzeagoa izango hurrengo asteazkenean egingo baitugu azken saioa. Keler Nationi beraz, pare bat saio geratzen zaizkio baina Diskotekako Altxorrak tarteari bat ere ez. Joan zen asteazkenenan egin genuen azkena eta bertan, azken hiru hilabeteetan bildutako harribitxi handienak hartu eta greatest hits moduko bat egin genuen. Esan beharrik ez dago barre asko egin genuela eta egun horretatik aurrera gure tinpanoek sensib...
Atzokoan Manolo & Paco, Terciopelo, Las Trillizas edo Los Troncos del 82 bezelako taldeak ezagutu genituen baina beste bat izan zen zur eta lur utzi ninduena. Xoxonee da Spice Girls cañí hauen izena baina zalantza nagusi bat sortzen zait beraiekiko; Zer dira raperoak edo toreroak? Garbi dago, Rapero Toreroak!
Horrelaxe ospatu zuen Javier Bardemek orain gutxi Oscar sari bat jaso izana. Ez dakit bere pistolak noraino molatuko duen baina nireak behintzat, The Indezents blog honek alegia, askoz gehiago molatzen du gaurtik aurrera. Beti pentsatu izan dut lagunak ongi zaindu beharreko gauza bat direla eta horrelaxe jarraituko dut elkartruke horretan irabazten jarraitzen dudan bitartean behintzat. Eskerrak ematen dizkiot blog honen diseinua berritzeko lana hartu duen artistari nahiz eta bere izena ematen uzten ez didan baina are gehiago eskertzen diot blog honetan egunero sartzen jarraitz...
Etzaneko muturreko mozketa... balioko ote du?
7.- Eskena: barruan/gauez Ospitale bateko sapaia ikusten dugu lehen pertsonan eta behera begiratzean herizain bat dugu guri begira Herizaina: Vaya averia te has hecho chaval. Te encuentras bien? Harkaitz: Mucho mejor desde que te tengo delante (mozkortuta). Herizaina: Bueno, por lo menos nos ha tocado uno gracioso.
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D