Nire bizitzako azken klase eguna
Hiru urterekin hasi nintzen eskolara joaten. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarrena, hirugarrena… Institutura joateko garaia ere iritsi zen eta han ere ez ginen aspertu (ez da bizi balorazio txarra ez aspertzearena…). Institutua amaitu eta Bilbora joan nintzen. Ez nuen garbiegi zer ikasi nahi nuen baina baina bai etxetik irten nahi nuela.
Lau urte eman nituen Bilbon eta han egin beharrekoak amaitu ostean (han ere ez ginen batere aspertu) Eskoriatza aldera jo nuen bizi guztian ikasi nahi nuena ikasteko asmoz.
Lau urte igaro dira ordundik, hogeita hiru eskolara lehen aldiz joan nintzenetik eta amaitu da, amaitu zaigu txolloa. Gaurkoa, nire bizitzako azken klase eguna izango da. Horrela esanda apokaliptiko kutsua hartzen du maitzaren 15 honek baina guztiz kontrakoa da. Azken bi ikasle urteak soberan izan ditut, ez ikasteko gogorik ez nuelako (alde horretatik ederki etorri zaizkit) baina bai ikasle garaiak pasa zaizkidalako.
Ikasle profesional itxura hartzen ari nintzen eta badut gogoa bizitzari ekiteko. Ez dakit ziur zer egingo dudan baina bai zer egin nahi dudan eta egia esan ez da gutxi. Inzertidumbre horrek ere badu bere puntua.
Hala ere, bada gauza bat garbi dudana, gaurkoa nire azken klase eguna izango dela baina ez ordea, zerbait ikasiko dudan azken eguna. Ikasle bizitza uzteko gogoa dut, ez ikasteari uztekoa. Orain ordea zalantza ugari ditut ate joka… Nora eramango ote nau izertidumbre honek? Ez dakit baina gauza bat ziur; ez naiz aspertuko.
Iruzkinak
borthuzai 2008-05-15 17:55 #1
bukatu zaik bai txolloa!
sentitzen diat tio, benetan.
eta ongi etorri esklabutzara, edo prostituziora :-)

indezent 2008-05-15 21:14 #2
eskertzen diat ongietorria... edo hori uste diat behintzet... ;)
Bootxo 2008-05-16 16:26 #3
Noski ikasten jarraituko duzula, bai eta praktikak egiten ere ;-p
"El amor es la única asignatura que se puede estudiar a oscuras" (anonimoa).

Amuitz 2008-05-16 18:18 #4
Orduan, badakizkik azterketen notak?
Zorionak!!!

malen 2008-05-20 23:08 #5
Zorte on bizitzan, ikasten jarraitu bai, nahiz eta Huhezitik kanpo izan...
baina blogak ere jarrai dezala, mesedez! ; - )

indezent 2008-05-21 12:07 #6
ez ez, bloga ez dut utziko, bestela asko aspertuko nintzateke eta... ;)
Utzi iruzkina: