The Indezents bloga >>

  Joan diren San ferminetan kolaboratzaile berezia izan zuen Buenafuentek bere saioan. Kolaboratzaile hau, Kukuxumuxu arropa (eta ez dakit beste zenbat gauza…) markaren aurpegi ezaguna den Mikel Urmeneta  naparra izan zen.     Kolaborazioa haietan, San Ferminetan ikusi eta mobilarekin grabatutako gauza bixtiak erakusten zizkigun. Kontua da, nahiz eta lehen kolaborazioa ez izan, ez nekiela bi hauen arteko lankidetza telebistatik haratago zijoanik. Gaur sarean zehar galduta nebilela, Buenafuenteren blogera iritsi naiz eta sorpresa handia hartu dut marrazkilaritzarako zale...


  Ez naiz normalean jendearen bizitza okertzeaz pozten den horietako baina oraingo honetan bai, onartzen dut, pozten naiz bikote hori puskatu izanaz. Ez naiz ordea, subnormal horrekin ateratzen ari den neska goxo horretaz edo nire lagun min hori txakur bat bezala tratatzen duen (agian gustatu egingo zaio) sorgin horren arteko harremanaz ari. Oraingo honetan, Guy Ritchie eta Madonnaren arteko banaketaz ari naiz.   Eta pozten naiz agian, ez ditudalako ezagutzen eta beraien bizia inpernu bat izatea ez zaitelako batere axola (zer egingo diogu ba?). Nik nahi dudana, Guy Ritchi berriz e...


  Bere izena ezpainetako margo batetik hartu omen zuen eta ordundik, Russian Red moduan da ezaguna. Nik egia esan ez nuen bere berririk baina herenegun cuatroko El Ormiguero saioan agertu zen. Interneten egin omen da ezagun eta horren kontura diska bat ateratzea lortu du. Gero, musika krisian dagoela diote (musika sekula baino biziago dago, industria da azkenetan dagoena…).   Diskaren izena I love Your Glasses da eta egia esan, osorik entzuteko gogoarekin utzi ninduen (eta berarekin kafetxo bat hartzeko ere bai). Neska txiki bat da, argala eta lotsatia. Itxura hori zuen El Ormigue...


  -         Hi! Obamak irabazi dikela! -         Ta? -         Ba joder, puta madre zeokela ez? -         Hik esaten badek… -         Nik ez! Mundu guztie emozionauta zeok! Yes we can tio! -         Ze can ta ze hosti! -     Ipar Ameriketako lehen presidente beltza! -     Ta nei ze inporta zaiek! -   ...


  Joan zen udan ikasketak amaitu nituen (bazen garaia…) eta merkatu laboralari heltzeko ordua iritsi zen. Gogoa nuen lanerako eta pasa den urtean Keler Nation irratsaioan izandako esperientzia eta gero garbi nuen nire ogibidea (hitz polita portzierto) irratian egon behar zena nahiz eta beste proiektuak ez baztertu.   Zortea izan dut Goierri Telebistak aurten martxan jarri duen Goierri Irratiaren proiektuan hasieratik sartzeko aukera izan baitut. Irailetik lanean jo ta su gabiltz eta azkenean, iritsi da benetako irrati-lana egiten hasteko unea, abenduaren 1a alegia.   Egun hau...


  Musikaren historian dueto izugarri asko izan dira eta askoren atzean kantua bezain historio bitxiak aurkitu ditzakegu. Bob Marleyk kantu izugarri asko idatzi zituen baina bada bat, bere biziaren amaieran esanahi berezia izan zuena. Kantu honen izena “Redemption Song” da eta Marley jaunak 1979an idatzi zuen medikuaren ahotik minbizia zuela entzun ostean. Esaten denez hauxe izan zen Bob Marleyk grabatu zuen azken kantua eta bertan, izenburuak berak esaten zuena bilatzen zuela pentsatzen dut, redentzioa. Bob Marley Miamin hil zen 1981eko maiatzaren hamaikan. Hala ere, dueto...


  Ring, Ring! -         Bai esan? (oso edukatua naiz telefonoz) -         Egunon, Gizakerretik deitzen dizut hurrengo minutuetan gazteek politikaren inguruan duten pertzepzioaz inkesta bat egin ahal izateko eta bide batez, bazkaltzeko duzun ordu erdia izorratzeko. Zer iruditzen? Ez zuen juxtu-juxtu hori esan baina kontzeptua berdina zen. Kontua da aspaldi ez nuela inkesta bat egiten eta humorez harrapatu ninduela beraz, baiezkoa eman nion (lau minutu xixtrin omen ziren eta gainera oso ahots goxoa zuen). -&...


 Kantu asko entzun ditut uda honetak; batzuk zaharrak eta beste batzuk berriak baina hala ere, talde kuttun horietako batena da buruan bueltaka jarraitzen duen bakarra. PD: Sentitzen dut bideoklipa jarri ez ahal izatea baina youtubek egunero arazo gehiago jartzen ditu


  Uztailaren hasieran Saloun izan nintzen (urbanismo eta zentzu terminoak elkartuezinak diren erresuman) eta han dibertsio kontzeptua aldatuko duen asmakizun izugarri batekin topatu nintzen. Entzuna nuen behin baina gehiagotan dena asmatua dagoela, ez dagoela ezer berririk, gaur egun egin beharrekoa aurretik asmatutakoa birmoldatu eta konbinatzea dela modu horretan, produktu berriak sortuz baina orain arte, inork ez du asmakizun kontzeptu hau jarraian azalduko dizuedan iluminatu honek bezain hurrun eraman.   Hondartzara zoaz lagunekin eta mila gauza eramaten diituzu aurretik dituz...


  Aspertuta ibili naiz gaurkoan eta youtubeatzen aritu naiz aspaldiko partez. Bideo interesgarri bat baina gehiagorekin topatu naiz baina badira bi blogean zintzilikatu gabe utzi ezin ditudanak.   Lehenegoa Matt Hardingen azkena da. Tipoa ezaguna egin zen orain urte batzuk munduan zehar dantzan ibili zelako (munduan zehar esaten dudanean, mundu osoan zehar esan nahi dut). Kontua da, enpresa bat edo besteri grazia egin ziola Matten harrikarak eta gaur egun bideoak egiten jarraitu ahal izateko bidaiak ordaintzen dizkiotela (plubizitate truke noski). Jarraian ikusi dezakezuen hau 200...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!