Udako apunteak I: Dibertsio Extremoaren Palak

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-09-01 16:54
1

 

Uztailaren hasieran Saloun izan nintzen (urbanismo eta zentzu terminoak elkartuezinak diren erresuman) eta han dibertsio kontzeptua aldatuko duen asmakizun izugarri batekin topatu nintzen. Entzuna nuen behin baina gehiagotan dena asmatua dagoela, ez dagoela ezer berririk, gaur egun egin beharrekoa aurretik asmatutakoa birmoldatu eta konbinatzea dela modu horretan, produktu berriak sortuz baina orain arte, inork ez du asmakizun kontzeptu hau jarraian azalduko dizuedan iluminatu honek bezain hurrun eraman.

 

Hondartzara zoaz lagunekin eta mila gauza eramaten diituzu aurretik dituzun orduetan ez aspertzeko; kartak, mahai jokuak, liburu bat, palak, kubo eta rastriloa (bai! ze pasatzen da!?), kometa… Mila gauza motxilan azkenean beti bezala aspertuta bukatzeko. Ba lagunak, hau bukatu da, zuekin, Dibertsio Extremoaren Palak!

 

 

Eguzkia hartzeaz aspertu zara eta palak hartzen dituzu, lau kolpero makurtu beharrean zaude pilota hartzeko eta jokuz aldatu nahi duzu, ba palari buelta eman eta Partxisean jokatu dezakezu! Eta honetan ere asperetzen zarenean (posible bada bederen) hasi zaitez Okan jolasean!

 

Osasun ministeritza arduratuta dabil kontuarekin asmakizun honekin dibertsioa hurrunegi eramaten ari garelako agian. Ez da gomendagarria 18 urtetik beherakoentzat, are gutxiago hirugarren adin edo bihotzeko arazoak dituztenentzat (patatako arazoak dituen batek ezingo luke hainbeste dibertsio jasan). Protekzioekin jokatu beharreko joku bat da (frenetikoegia…) eta kontuz jolastu behar da (nahiko adikzio ditugu dagoeneko). Hau eromena! Pentsatzearekin bakarrik pultsoa igotzen ari zait, pikutara Play 3ª! Pikutara Wiia! Dibertsioaren aro berrian sartu gara! Nik kaskoa erosi dut dagoeneko, ez ote da dibertsio gehiegi izango?

indezent

indezent 2008-09-06 15:17 #1

<P>eta batzuk <A href="http://www.diariovasco.com/20080906/ultima/este-parchis-20080906.html">enteratu gabe</A>...</P>


Utzi iruzkina: